2022(e)ko urtarrilaren 23(a) 10:00

MusEkintza Jaialdiaren barruan inprobisazio ilustratuak eskainiko dira Bermeoko Arrantzaleen Museoan

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Lehen Jaialdiak esperientzia aparta eskainiko du urtarrilaren 29an Bizkaiko Foru Aldundiko Arrantzaleen Museoan inprobisatutako ilustrazioen bidez. MusEkintza jaialdiak ikuskizunak eskaintzen ditu hileko azken larunbatetan, eta baita ekainaren 11n eta 24an ere, honako foru museo hauetan: Balmasedako Encartada La Fabrika Museoa, Muskizko El Pobal Burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua. Horiek dira urtean zehar MusEkintza jaialdia egingo den guneak. Aldez aurretik erreserba egin behar da ekitaldia egingo den museora deituz edo mezu elektroniko bat idatziz. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean kontsulta daiteke.

MusEkintza Jaialdiaren barruan ilustrazio inprobisatuak

MusEkintzak, Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Lehen Jaialdiak, esperientzia aparta eskainiko du larunbat honetan, urtarrilaren 29an, Bizkaiko Foru Aldundiko Arrantzaleen Museoan bat-bateko ilustrazioak eskainiz Leire Llano artistaren eskutik. Museoak eta arte eszenikoak uztartzeko Foru Erakundeak bultzatutako ekimen honek 50 minutuko bi saio eskaintzen ditu (12:00etan eta 19:00etan).

Leire Llano Estudioren inprobisazio ilustratuak publiko heterogeneo bati, adinak bereizi gabe, zuzendutako esperientzia artistiko parte-hartzaileak dira. Basoen eta ozeanoen kontserbazio eta kudeaketa jasangarria eta biodibertsitatearen galera gelditzeko borroka bezalako gaiak jorratzen dira. Bermeoko Arrantzaleen Museoan, eta gai nagusitzat ozeanoak hartuta, musikari batek eta bi ilustratzailek inprobisatuta jardungo dute elkarrekin eta, musikaren eta irudiaren bidez, partaideek gai globalei eta gaur egun garrantzi berezia dutenei buruzko hausnarketak partekatu ahal izango dituzte elkarrekin eraikitako espazioan. Proposamen artistiko hau Leire Llanok Villajardín lan-espazioan sortutako jardueren barruan kokatzen da; toki hori ikaskuntzarako, elkarrizketarako eta esperientziak trukatzeko gune irekia da, non jarduera eta bizipen partekatuak proposatzen diren. Inprobisazio ilustratu bakoitzaren bidez publikoaren artean aldaketarako hazi txikia landatu ahal izatea espero da.

Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Balmasedako la Encartada Fabrika Museoa, Muskizko El Pobal Burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa eta Muñatones Gaztelua dira MusEkintza jaialdia ospatuko den guneak.

Bizkaiko foru-museoetan hainbat arte-diziplinatako ikuskizunak izango dira. Espazio bakoitzerako argiztapen eta proiekzio dekoratibo espezifikoa prestatu da, ikusleen esperientzia indartzeko. Argiztapena, bideo- eta soinu-proiekzio mapeatuak dituen girotzea sortuko da, aukeratutako espazioan museo bakoitzean egiten den ekitaldi artistikoaren aurreko urratsari lagunduko dion esperientzia sortzeko.

Irailaren 24an hasi zen MusEkintza jaialdia eta ordutik hilabete bakoitzeko azken larunbatetan egiten ari dira, baita ekainaren 11n eta 24an ere.

Aldez aurretik erreserba egin behar da joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo gune bakoitzean. MusEkintzari buruzko informazio guztia honako honetan kontsulta daiteke: https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...