2022(e)ko urtarrilaren 20(a) 10:30

2021aren amaierako bilketa 8.136,1 milioi eurokoa izan da

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaiko zerga itunduen bilketa garbia 8.136,1 milioi eurokoa izan da 2021eko abenduaren 31ra arte. Zenbateko horrek % 10,8 handitzen du bilketaren aurrekontua (7.341,6 M €) eta % 2,2 Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak urrian egindako aurrelikidazioa (7.958,8 M €).

Aurreko ekitaldiekin alderatuta 2021ean bilketak % 14,2 egin du gora 2020an lortutakoaren aldean (7.122,1 M €) eta % 1,7 2019an lortutakoarekin alderatuta (7.995,1 M €).

2021eko diru-bilketaren amaierako zifran deskontatuta daude Ekarpenen Legearen barne-doikuntzetan egindako ordainketak; ordainketa horien munta 1.486,4 milioi eurokoa izan da. Doikuntza horien banaketa 1.119,9 milioikoa izan da Gipuzkorentzat eta 366,4 milioikoa Arabarentzat. Horrela, doikuntzen aurretik, Bizkaian 9.622,5 milioi euro bildu dira, eta 2020ko diru-bilketa % 16,3 handitu da doikuntzen aurretik.

Zuzeneko zergak

2021ean zuzeneko zergen bidez 3.996,3 milioi euro bildu dira, 2020aren aldean % 9,1 haziz. Kontzeptu nagusi gisa Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bidez 3.125,4 milioi euro bildu dira, eta Sozietateen gaineko Zergaren bidez 635,4 milioi euro.

Zeharkako zergak

2021ean zeharkako zergen bidezko behin betiko bilketa 3.210,5 milioi eurokoa izan da, aurreko urtean baino % 16,0 gehiago. Kopuru horretatik, 2.088,1 milioi euro BEZari dagozkio eta 949,9 milioi euro zerga bereziei.

Zeharkako zergen barne-doikuntzen ondorioz 1.486,4 milioi euro gutxiago bildu dira; horietatik 863,2 milioi BEZaren doikuntzari dagozkio eta 623,2 milioi zerga berezien doikuntzari.

Tasak eta bestelako diru-sarrerak

Joko-tasak eta beste diru-sarrera batzuk 55,6 milioi eurokoak dira guztira, hau da, 2020an baino % 7,9 gehiago.

Estatuarekiko doikuntzak

2021ean Bizkaiak 1.058,5 milioi euro ingresatu ditu eta 184,8 milioi ordaindu ditu BEZaren eta zerga berezien Estatuarekiko doikuntzetan.

Diru-bilketa handiena

2021eko diru-bilketaren zifra orain arte Bizkaian lortu den handiena da, eta Bizkaian aurreko ekitaldian jarduera ekonomikoa lehengoratzen hasi dela islatzen du. Dena dela, bilketaren gehikuntza horretan kontuan hartu beharreko beste faktore garrantzitsu batzuek ere eragiten dute, ezohiko diru-sarrerak direnak eta aurreko ekitaldiekiko alderaketa desitxuratzen dutenak.

Horien artean nabarmentzekoa da 437,7 milioi euroko diru-sarrera bat, Estatuarekiko akta bakarrei dagokiena, Bizkaian dauden gordailu fiskaletatik ateratako erregaien tributazioaren auzia ebatzi ondoren. BEZari dagokion diru-sarrera denez, doikuntza egin da Arabako eta Gipuzkoako aldundiekin; beraz, Bizkairako emaitza 219 milioi eurokoa izan da.

Halaber, nahiz eta zenbateko txikiagoa izan, 2021ean ordaindu dira 2020ko zergen ordainketan izandako aparteko geroratzeei dagozkien azken kuotak, Covid-aren pandemiak eragindako krisiaren aurrean enpresen eta profesionalen likidezia errazteko Foru Ogasunak hartutako neurrietako bat. Guztira, 2020an 113 milioi euro atzeratu ziren, eta horietatik heren bat 2021ean ingresatu zen.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...