2022(e)ko urtarrilaren 18(a) 13:46

Aldundiak 1.100.000 euroko aparteko laguntza prestatu du lehen sektorerako COVIDaren pandemiak sortutako krisia arintzeko

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Dirulaguntza horiek aurtengo lehen hiruhilekoan argitaratuko dira eta honako azpisektore hauetara bideratuko dira: esnetarako eta haragitarako behiak; ardiak; ahuntzak; untxiak; txerriak; arrautzatarako oiloak eta gizentzeko oilaskoak; erruteko hegaztiak; zezenketarako azienda; sagardoa egiteko sagarren ekoizpena; sagardoaren ekoizpena; mahastizaintza eta barazkien ekoizpena. Foru erakundeak sektore honetara bideratzen duen hirugarren laguntza-ildoa da, pandemiak sortutako krisiaren eragina arintzen saiatzeko: lehenik eta behin itzuli beharrik gabeko 425.000 euroko laguntzak abiarazi ziren eta, ondoren, 353.684 euroko beste deialdi bat egin zen. Aurreko bi laguntza-deialdietan haragitarako 89 behi-ustiategiri, esnetarako 83 behi-ustiategiri, ardi- eta ahuntz-azienda duten 52 ustiategiri, 62 mahastizaini, 34 sagar eta sagardo ekoizleri, 12 landare apaingarrien ekoizleri eta 21 nekazaritza-turismoko ustiategiri eman zitzaien arreta.

Bizkaiko Foru Aldundia ezohiko laguntzen lerro berri bat amaitzen ari da, lehen sektoreari zuzendua, COVID-19ak sortutako krisiaren ondorioak arintzen saiatzeko, izan ahal izan dituzten galera ekonomikoak arintzeko eta Bizkaiko nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako ehun ekonomikoa mantentzen laguntzeko. Laguntza hauek urteko lehen hiruhilekoan argitaratuko dira eta 1.100.000 euroko aurrekontua izango dute. Honako azpisektore hauetara bideratuko dira:  esnetarako eta haragitarako behiak; ardiak; ahuntzak; untxiak; txerriak; arrautzatarako oiloak eta gizentzeko oilaskoak; erruteko hegaztiak; zezenketarako azienda; sagardoa egiteko sagarren ekoizpena; sagardoaren ekoizpena; mahastizaintza eta barazkien ekoizpena.

Pandemiaren ondorioek ahulduta utzi dute lehen sektorea, eta ziurgabetasun kezkagarrian murgilduta. Osasun-krisiak ekoizpen-sektore horretan izan zituen ondorioak, hasiera batean errenta-galera ekarri zutenak konfinamenduaren eta merkaturatzeko biderik ezaren ondorioz, hedatu egin dira denborak aurrera egin ahala. Eta merkaturatze-bideak berraktibatu ahal izan diren arren, beste ondorio batzuk ere izan dira, adibidez lehengaien eta energiaren prezioaren igoera itzela, merkatuen ezegonkortasuna... Horregatik guztiagatik Aldundiak dirulaguntzen ezohiko lerro berri hau abiaraztea erabaki du, 2020an helburu berarekin abian jarri zituen bi deialdiekin bat eginez.

Aurreko bi aldi horietan, itzuli beharrik gabeko laguntzak ezarri ziren, 768.684 eurokoak, guztira. Zenbateko horren zatirik handiena (415.000 euro) lehen lerroan banatu zen, eta honako azpisektore hauei zuzenduta garatu zen: sagarren ekoizpena; sagardoaren ekoizpena; mahastizaintza; apaindura-landareen ekoizpena;  nekazaritza-turismoko ustiategiak, ardi- eta ahuntz-azienda eta zezenketarako azienda. Ondoren, esnetarako eta haragitarako behiei laguntzeko 353.684 euroko bigarren dekretu bat  argitaratu zen. Guztira, laguntza horien bidez, haragitarako 89 behi-ustiategi, esnetarako behi-azienden 83 ustiategi, ardi- eta ahuntz-azienda duten 52 ustiategi, 62 mahastizain, 34 sagar eta sagardo ekoizle, 12 landare apaingarriren ekoizle  eta nekazaritza-turismoko 21 ustiategi artatu ziren.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...