2022(e)ko urtarrilaren 20(a) 11:30

Bizkaiak hondakinen sorrera % 15 murriztea eta 2030erako sortutako 5 kilotik 4,9 berreskuratzea du helburu

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren foru-diputatuak, Amaia Antxustegik, Bizkaiko Toki Eskumeneko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030 Plan Integral berriaren (BPKPIB 2030) oinarrizko ildoak aurkeztu ditu. Egitasmo horrek hamarkada honetan arlo horretan izango den plangintza jasotzen du. Plan berriak egungo egoera, etorkizunerako aurreikuspenak eta lurraldez gaindiko beste erakunde batzuen estrategiak sakon aztertu ondoren zehaztutako lehentasunezko helburuak biltzen ditu, eta aurtengo lehen seihilekoan erkatuko da udalekin eta lurraldeko herritarrekin.

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren foru-diputatuak, Amaia Antxustegik, Bizkaiko Toki Eskumeneko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030 Plan Integral berria (BPKPIB 2030) aurkeztu du gaur Batzar Nagusietan; hamarkada honetan gure lurraldean hondakinak kudeatzeko oinarriak ezartzen ditu dokumentuak. Denbora-tarte horretarako, plan honek lehentasunezko helburu gisa ezartzen du hondakinen sorrera % 15 murriztea eta sortutako hondakinen 5 kilotik 4,9 berreskuratzea.

Plan hau aurrera eroanda, Bizkaiak 2030ean bere hondakinen % 79,83 materialki balorizatzea lortuko du (% 74,19 berrerabiltzea eta/edo birziklatzea eta % 5,64 konpostatzea), % 17,68 energetikoki balorizatzea eta % 2,49 behin betiko deuseztatzea hondakin horiek tratatu ondoren, betiere. Hau da, sortutako hondakinen 5 kilotik 4,9 berreskuratzeko gai izango da Bizkaia plan honi esker. Horietatik, 4 kilo ekoizpen-katean sartuko dira berriro, eta beste 0,9 kilo energia berriztagarria sortzeko baliatuko dira. Horrek lurralde iraunkorragoa eta aurreratuagoa lortzen lagunduko du, Europa mailako erreferentziazko parametroetan kokatuz. Hori berori da gure helburua eta gure eguneroko zeregina hondakinen kudeaketari dagokionez, Antxustegik azaldu duenez.

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru-diputatuak plan berriaren oinarrizko ildoak biltzen dituen dokumentua aurkeztu du Iraunkortasun Batzordean, udalekin eta herritarrekin parte hartzeko eta kontrastatzeko prozesua ireki eta Batzar Nagusietan tramitazioa hasi aurretik, foru arau mailaz behin betiko onartua izan dadin. Prozesu hori aurtengo lehen seihilekoan luzatuko da, planari egindako ekarpenak jasotzeko. Ekarpen horiek egiteko, hondakinen arloko testuinguruaren eta egungo egoeraren azterketa sakona egin da, baita arlo horretan eskumenak dituzten beste erakunde batzuek finkatutako estrategia eta helburuena ere, eta hamarkada honetarako bilakaera-aurreikuspena ere egin da. Gainera, dagozkion jarduketak planteatzeko garaian, kontuan hartu dira hondakinak kudeatzeko ereduen analisia eta II. BPKPIB luzatu ondoren aztertutako tratamendu-alternatibak, ezarri beharreko sistema optimoen zehaztapenari buruzko hausnarketa estrategikoa eta lehen eta bigarren mailako hondakinen tratamendu eta balorizazio materialerako alternatiben azterketa.

Hausnarketa hori egin ondoren, jarduera-plan oso bat diseinatu da ekonomia zirkularraren printzipioak hondakinen kudeaketan aplikatzeko, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta tresna egoki bat izateko, betiere Bizkaia hondakinik ez sortzearen funtsezko printzipioaren gainean ingurumena zaintzea xede duen gizarte konprometitua bilakatuz.

Planak honako helburu hauek jasotzen ditu:

  • 2010ean baino % 15 hondakin gutxiago sortzea, eta ontzi arinen hondakinen kasuan 2019an baino % 20 gutxiago sortzea.
  • Berrerabiltzeko prestaketa-tasa % 20 hobetzea.
  • Etxeko hondakin arriskutsuen, ehunen, sukaldeko olioen, tamaina handiko hondakinen eta TEEHen gaikako bilketaren % 100 estaltzea, eta udalerrietan biohondakinak bereizita biltzea.
  • Udal-hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko tasa (balorizazio materiala) % 79,83koa izatea; energetikoki balorizatutako hondakinen ehunekoa % 20ra baino gutxiagora jaistea; eta udal-hondakinen isurketa-tasa (tratatuak eta tratatu gabeak) % 2,49an ezartzea.
  • Herritarren eta eragile ekonomikoen informazioa eta ideia berritzaileak ingurune digitalizatu eta kolaboratibo batean integratzea, hondakinak kudeatzeko sistema etengabe hobetzeko tresnak eta palankak sortzea ahalbidetuko duena.
  • Hondakinen kudeaketarako sistema integratua izatea lurralde osoan, eta jasangarritasun ekonomikoa eta ingurumenekoa bermatzea, udalekin eta mankomunitateekin lankidetzan.

Helburu horiek jarduera-programa zehatzen bidez egituratzen dira, eta programa horien barruan aurrera eroango diren jarduerak garatuko dira, xehetasun guztiak eta lortu beharreko helburu guztiak jasota. Programa horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Behaketa Aurreratuarena, hondakinak kudeatzeko sistemak sortutako datuak behar bezala kudeatzeko eta aurreikuspen-analisiak egiten eta hondakinen prebentzioaren eta tratamenduaren arloan jarduerak garatzen lagunduko duen informazioa lantzeko beharrezko mekanismoak garatzean datzana. Programa horren barruan sartzen dira eredu konparatuen benchmarking analisia edo herritarren eta saltokien pertzepzioari eta portaerari buruzko informazioa etengabe eguneratzeko prozesuak.
  • Tokiko Ekonomia Zirkularraren Traktore Programa, egoera berriei aurrea hartzea ahalbidetuko duten eredu iragarleak diseinatzeko eta, horrela, kudeaketa-politika eraginkorrenak lehenesten eta hautatzen asmatu ahal izateko.
  • Berrikuntza eta Ekintzailetzako Ekosistema Sustatzeko Programa, hub gisa jarduteko, betiere tokiko lehiakortasuneko hondakinen kudeaketaren eremuan proiektu berritzaileak, ekintzailetza-ekimenak eta esperientzia pilotuak sustatzea helburu.
  • Aztarna Berdea Kudeatzeko Programa, hondakina biltzean eta tratatzean sortutako karbono-aztarna murrizteko eta ekintza horien jarraipena egiteko ekintzak garatuko dituena.
  • Berrerabilerari balioa emateko programa. Berrerabilitako etxeko produktuaren bolumena handitzeko eta hura tratatzeko instalazioak hobetzeko ekintzak gauzatuko dira (bigarren erabilera izango duten produktuen merkatuak garatzeko sustapena eta lankidetza, garbiguneetan berrerabiltzeko hondakinen bilketaren kudeaketa hobetzea, edukiontzi zuriaren bilketa-zerbitzua indartzea...).
  • Gaikako bilketaren arloko soluzio berritzaileenak eta eraginkorrenak bultzatzea eta sustatzea, tokiko erakundeekin eta mankomunitateekin elkarlanean aritzeko tresnen, pizgarrien eta koordinazio-neurrien bidez.
  • Hondakinen tratamendurako instalazioetan sortutako azpiproduktua energetikoki balorizatzeko prozesuen eta azpiegituren garapena bultzatuz balorizazio materiala handitzea bilatzen duena.

Hondakinaren kudeaketan sakontzea da helburua, modu zirkular batean, aukera berriak sortuz eta Bizkaia punta-puntako lurralde, erreferente, berritzaile eta, ondorioz, jasangarriago bihurtuz kudeaketa-lanean, ondorioztatu du Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, eta nabarmendu du, era berean, planak ahalbidetuko duela birziklatze-tasa handiagoak lortzea, geure lurraldean inoiz lortu ez dugunetik gora.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...