2022(e)ko urtarrilaren 17(a) 12:23

Munduko ekintzailetza eta berrikuntza zentrorik konektatuena izango da BAT, eta irailean irekiko ditu ateak Torre Bizkaian

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

B Accelerator Tower (BAT) nazioarteko 140 nodo baino gehiagorekin konektatuta egongo da eta startup, enpresa, inbertitzaile eta partner teknologikoen komunitate handia sortuko du. Hogeita hamar enpresa eta erakundek baino gehiagok baieztatu dute zentroarekin bat egiten dutela, eta laguntza publiko guztiak bideratuko dituzte, startupak bizkortzeko eta soluzio teknologiko berriak garatzeko espezializazio-maila handia duten programa eta zerbitzuak eta guzti.

Gonzalo Sánchez, Juan Mari Aburto, Unai Rementeria, Estíbaliz Hernáez eta Irene Boni

Nazioarteko 140 nodo baino gehiagotarako sarbidearekin BAT, B Accelerator Tower, munduko ekintzailetza eta berrikuntza zentrorik konektatuena izango da irailean Bizkaia Dorrean ateak irekitzen dituenean. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Estíbaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea aurkeztu dute gaur proiektua, eta zentroaren izena eta irudia azaldu dute Gonzalo Sánchez PwC enpresako presidentearekin eta Irene Boni Talent Gardeneko zuzendari nagusiarekin batera.

Nazioarteko konexioa BATren faktore bereizgarrietako bat da, eta hori posible eta egingarria da PwCk sortutako aliantzari esker, zentroa Talent Gardenekin eta Impact Hubekin batera jarduteko. Elkarrekin esperientzia zabala dute berrikuntzako enpresa-proiektuen azelerazioan eta inkubazioan, eta 140 zentro baino gehiago dituzte mundu osoan zehar: Shangai, Singapore, Tokio, Boston, New York, Sao Paulo, Dublin edo Tallin-en.

Unai Rementeriaren ustez, BAT estrategikoa da Bizkaia ekintzailetza aurreratuaren eremuan nazioarteko erreferente bihur dadin. Badauzkagu beharrezko fiskalitatea, talentua, azpiegiturak, konpromiso politikoa eta ekosistema. Badauzkagu ikuspegia eta anbizioa. Baina gure topaleku eta munduarekiko elkargune izango zen leku bat falta zitzaigun. Eta leku hori Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa da. Torre Bizkaia. Bertan, elkarlanean oinarrituta, lehiakortasuna irabazi ahal izango dugu, eraldaketa eta aukera handiei aurre egiteko, abangoardiako herrialdeetan bezala, ziurtatu du.

Bilboko alkateak proiektu honekin lankidetzan aritzeko asmoa adierazi du. Haren esanetan, proiektu honek osatu egingo du Udalak ekintzailetzaren eremuan dituen zerbitzuak. Hartara, orain era guztietako ekimenetara iritsi ahal izango gara: txikienetara, handienetara, startupetara eta bestelakoetara. Eta hori guztia Bilbon, ideia handi eta apurtzaileak sortzen diren eta aukeraz beteta dagoen hirian. Juan Mari Aburtok, era berean, lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia azpimarratu du, elkarrekin gehiago eta indartsuagoak baikara.

Pertsona ekintzailearen balioa ikusarazteko eta legitimatzeko unea da, berrikuntzak eginez, enplegua sortuz eta, kasu askotan, aldaketa sozial eta disruptiboen liderra izanik. Horregatik, BAT ekimena albiste bikaina da Bizkaiarentzat eta Euskadirentzat, gure ekosistema eta nazioarteko posizionamendua hobetzen lagunduko duen ekimena baita. Izan ere, Talentuaren tokiko harrobi bat sortzea, erakartzea, gaitzea eta babestea, datorren hamarkadako proiektu berrien buru izango den talentu ekintzaile-sustapenaren hurrengo belaunaldia garatzeko, euskal ekintzailetzaren erronka handienetako bat da 2030erako, ziurtatu du Estíbaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.

BATen elementu bereizgarriak

Gonzalo Sánchez PwC Españako presidenteak honela definitu du BAT: startup, enpresa, inbertitzaile, agente zientifiko-teknologiko eta prestakuntza-zentroen komunitate handi bat; bai tokikoak, bai nazioartekoak izan daitezkeenak. Komunitate bat, non eragile bakoitzak behar duena aurkituko duen eta ekosistemari gainerakoentzat baliagarria dena emango dion. Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa urrats erraldoi bat da Euskadiko, Bizkaiko eta Bilboko ekonomia eta industriarako, eta ekintzailetzaren eta enpresa-garapenaren aldeko apustua egiten da berriro. Zentro hori aparteko une batean abiarazten da, eta gure ekonomiak inoiz baino gehiago behar du erakundeen laguntza, susperraldia bizkortzeko.

PwCk bere ezagutza eta harreman guztiak, eskala globalekoak, proiektu honen zerbitzura jarriko ditu. Gure azpiegitura globala 158 herrialdetan dagoen Sinadura baten eskura jarriko dugu. Sinadura horrek ia 300.000 profesional ditu mundu mailan eta 5.000 baino gehiago Espainian. PwCn, hain zuzen ere, zeregin horretan dihardugu, enpresei beren garapenean laguntzen eta behar horri erantzuteko talentua bilatzen, Gonzalo Sanchezek ziurtatu duenez.

Konektagarritasunaz eta irismen globalaz gain, BATek foku sektoriala berrikuntza teknologikoan eta negozio-eredu jasangarrienetan intentsiboagoak diren proiektuetan jartzeagatik bereizten da, baita agente osagarrien tipologia desberdinen kontzentrazioan eta eragile bakoitzarentzat balio erantsiko zerbitzuen zorro baten eskuragarritasunean ere, mundu pribatuko adituen eskutik eta laguntza publiko handienarekin, proiektu berritzaileak abian jartzen eta inbertitzen laguntzen duten laguntzen eta politiken programen bidez.

Horri esker, korporazioak talentutik eta startup espezializatuetatik hurbilago egongo dira, beren erronkei erantzun ahal izateko. Eta startupek, berriz, beren proiektuak beste maila batera eramateko behar dituzten aliantza giltzarriak aurkituko dituzte: inbertitzaileak, proiektu pilotuak aurrera eramateko korporazioak eta/edo beren esperientziaren osagarri izango diren agente zientifiko-teknologikoak eta prestakuntzakoak.

Komunitateak proiektu berriak eskalatzeko aukera guztiak balia ditzan, zerbitzuen portfolio bat zabalduko da, kideen arteko loturak eta arrakasta bermatzeko behar den laguntza espezializatua errazte aldera. Zerbitzu horien artean honako hauek nabarmentzen dira: startupei aholkularitza ematea eta inbertsioa eta finantzaketa bilatzeko laguntza ematea, azelerazio-programak hedatzea aditu-sare zabal baten laguntzaz, berrikuntza irekiko ereduen pean matchmaking programak abian jartzea, prestakuntza-jarduerak, ekitaldi espezializatuak eta networking-ekoak, edo partnershipak garatzeko potentziala duten startupak nazioartean identifikatzea, zentroak nazioarteko sarean sartzea, etab.

BAT eredua

Nazioarteko ekintzailetza aurreratuaren arloan erabat berria eta berritzailea den ereduari erantzuten dio BATek; bultzada publikotik sortutako zentroa da, eta enpresa pribatuen arteko aliantza batek gidatuko du, enpresa eta berrikuntzaren arloan erreferente baitira.

Zentroa lehen mailako eragileen euskal eta nazioarteko ekosistema baten lankidetzaz eta inplikazioaz elikatuko da, startupekin batera irtenbide berriak garatzeko. Hala, ekosistema horren parte dira, besteak beste, honako korporazio hauek: Iberdrola, Petronor, Repsol, Nortegas, Elecnor, Ormazabal eta Arteche energiaren arloan; Kutxabank eta BBK, BBVA, Santander, Laboral Kutxa, CaixaBank eta Sabadell, Fintech sektorekoak; Euskaltel, Telefónica, Ibermática, Gertek eta Retabet, telekomunikazioen eta teknologiaren arloan; CAF, Mondragon Korporazioa, Kapsch, Tubacex, Euskontrol, Viuda de Sainz, Altuna y Uria industriaren, azpiegituren eta mugikortasunaren arloan; Eroski, Kaiku eta La Salve foodtechean.

Zentro teknologiko handiekin (Azti eta Tecnalia), unibertsitateekin (UPV/EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitatea), klusterrekin eta eragile sektorialekin (Gaia, Energiaren Klusterra, Aclima, Uniport, Eraikune, ACICAE, Bilboko Portuaren Fundazioa) eta mugikortasun eta logistikaren klusterrarekin eta inbertsio eragileekin nahiz azeleratzaileekin (Blackshiip, Inveready, White Summit Capital, Easo Ventures, Talde, Artizarra, berriup eta Stellum Capital) konektatuta egongo diren konpainia batzuk baino ez dira.

BAT, ekintzailetza aurreratuaren eta berrikuntzaren aldeko apustua

BAT Bilboko ekonomia eta finantzaren bihotzean dago, Europa hegoaldetik proiektuak garatzeko eta startupak hazteko leku estrategikoan. Euskadik esparru politiko sendoa, fiskalitate propioa eta administrazio proaktiboak ditu eta horregatik nabarmentzen da, aukera ekonomiko, talentu eta inbertsio berriak sortzeko eta erakartzeko orduan.

Talent Gardeneko zuzendari nagusia den Irene Bonik gure lurralderako eta haren ekosistema berritzailerako sortzen diren aukerak nabarmendu ditu. Bizkaian berrikuntzaren ekosistema indartuko duen proiektu honen parte izateak emozioz betetzen gaitu. Gure ekarpena, zehazki, honako hau izango da: ekintzailetza digitalaren tokiko ekosistema Europako gainerako ekosistemekin uztartzea, eta, hala, sistema berritzaileen talde guztiz sinkronizatu baten parte bihurtzen dela ziurtatzea. Elkarrekin, Europako enpresagintzako etorkizun oparoa eta baliotsua sortzeko aukerak piztu ditzakegu. Horri guztiari esker, gaitasun digitalak eraginkortasunez menderatzen dituzten Europa osoko 3.500 startup eta 20.000 profesional baino gehiago biltzen dituen erkidego handi baten parte izango da BAT.

Argibide gehiago: www.bacceleratortower.com


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...