2022(e)ko urtarrilaren 07(a) 13:36

Eskola Kirola programako lehiaketak bertan behera geldituko dira Bizkaian urtarrilaren 28ra arte

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirola programako lehiaketak geldiaraziko ditu urtarrilaren 28ra arte. Neurri hori, egungo egoera epidemiologikoa dela eta, urtarrilaren 10etik aurrera aplikatuko da, aldundiek gaur, urtarrilaren 7an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aldetik jaso duten eskaerari erantzunez eta hiru aldundiek Eusko Jaurlaritzako dagokien sailekin goizean izandako bileran adostuta.

Eskola-kirola foru-aldundien eskumen esklusiboa izanik, foru-erakundeak osasun-sailaren gomendioarekin bat egitea erabaki du, eta, beraz, urtarrilaren 10etik 28ra Eskola Kirolean:

  1. Etenda geratzen dira Eskola Kirola Programa barneko kategoria guztietarako garatutako lehiaketa-jarduerak.
  2. Eskola-kirolaren gainerako jarduerak (irakaskuntza- eta jolas-jarduerak), ohi bezala, uztailaren 27ko 108/2021 Foru Dekretuak ezartzen duen bezala garatuko dira.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...