2022(e)ko urtarrilaren 04(a) 12:15

Mendekotasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera urtarrilaren 4an

Gizarte Ekintzako Saila

Urtarrilaren 3an, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimenduetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

  • Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 188
  • Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 26
  • Gaur egun, 39 zentrotan daude kutsatutako pertsonak.

Positibo eman duten ia erabiltzaile gehienak sintomarik gabekoak dira. Ospitaleratutako pertsonek aurretiko patologiak dituzte.

Azken egunetan bi pertsona hil dira Covid-19arekin.