2022(e)ko urtarrilaren 03(a) 10:00

Foru Aldundiak hiru milioi euro baino gehiago inbertitu ditu euskara hainbat arlotan sustatzeko ekimenetan

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak 2022ko urtarrilaren 17an irekiko du euskara sustatzera, zabaltzera eta normalizatzera bideratutako dirulaguntzak eskuratzeko epea. Bizkaiko foru erakundeak 3.270.000 euro bideratu ditu helburu hori duten bost dirulanguntza ildoetara

Bizkaiko Foru Aldundiak euskararen erabilera hainbat arlotan sustatzeko, zabaltzeko eta normalizatzeko helburua duten bost dirulanguntza ildo onetsi ditu. Horretarako 3.270.000 euro inbertituko ditu. Horietatik 1.800.000 euro udalei, udal erakunde autonomoei, mankomunitateei eta irabazi asmorik gabeko pertsonei zuzenduta daude, euskararen erabilera sustatzeko, zabaltzeko edo normalizatzeko. Beste 1.000.000 euro euskarazko aldizkako argitalpenak argitaratzera bideratuko dira. Bestalde, 270.000 euro inbertituko dira merkataritza sozietateetan, kooperatibetan, banakako enpresaburuetan eta profesionaletan euskararen erabilera sustatzeko, eta 200.000 euro erabiliko dira 2022an informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan euskara sustatzeko.

Foru Erakundeak, udalerri, mankomunitate eta irabazi asmorik gabeko pertsonei zuzendutako partiden bidez, euskararen erabilera esparru ez formaletan sustatzea eta sendotzea du helburu, hala nola eduki digitalei eta teknologia berriei lotutakoak eta haur eta gazteentzako kirol jarduerei lotutakoak. Horretarako materialak sortu; lan munduan euskararen erabilera sustatu eta sendotzeko programak bultzatu; etorkinek euskarara hurbiltzeko programak bultzatu; familian euskararen transmisioa sendotzeko programak edo proiektuak bultzatu, gizarte harremanetan euskararen erabilera sustatzeko eta indartzeko programak eratu nahi ditu, besteak beste.

Zehazki, euskara gizarte eremu guztietara zabaltzeko ahaleginean, foru erakundeak ezinbestekotzat jotzen du tokiko, eskualdeko eta lurraldeko eremuko argitalpenak azpimarratzea. Horri lotuta, Bizkaiko Foru Aldundiak ekitaldian aldizkako argitalpen originalak paperean edo paper eta euskarri digitalean diruz lagunduko ditu, beren zeregin nagusia tokiko, eskualdeko edo lurraldeko eremuko informazioa zabaltzea bada. Gainera, esklusiboki euskaraz argitaratuko dira 2022ko ekitaldian zehar.

Euskararen normalizazioan eta sustapenean aurrera egiten jarraitzeko, foru erakundeak uste du garrantzitsua dela Bizkaiko eremu sozioekonomikoa ere azpimarratzea. Horretarako, enpresen munduan 2022. urtean zehar euskararen erabilera sustatzeko planak laguntzeko inbertitu du. Gainera, 2022an Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukerak eragiten dituen gastuak finantzatzen lagunduko du aldundiak. Aldi berean, materialak eta ekintzak diruz lagunduko dira bezeroei euskarazko arreta emateko ostalaritza establezimenduetan eta saltokietan.

Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiak ezinbestekotzat jotzen du informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalmen izugarriez baliatzea hizkuntza lantzeko, prozesatzeko eta zabaltzeko. Horregatik, erakundeak arlo horretako proiektuak garatzearen eta gauzatzearen ondoriozko kostuak murrizten laguntzen du.

Dirulaguntza lerro horietarako eskaerak egiteko epea 2022ko urtarrilaren 17an irekiko da eta hemen aurkeztu beharko dira: Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (www.ebizkaia.eus).


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...