2022(e)ko abenduaren 27(a) 19:00

Emakumezkoen Larruzko Pilotako IV. Bizkaia Paleta Txapelketa Bizkaia Frontoian izango da urtarrilaren 2tik urtarrilaren 30era arte

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako txapelketan lau bikote lehiatuko dira urtarrilaren 2an, 9an, 16an eta 23an, goizeko 12:00etan. Finala urtarrilaren 30ean jokatuko da Bizkaia Frontoian. Sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan egongo dira salgai hiru euroan. Gainera, urtarrilaren 2ko eta 30eko partidak zuzenean emango dira ETB 1en, eta gainontzeko partidak Bizkaia Frontoiko Facebookeko kanalean ikusi ahal izango dira.

Emakumezkoen Larruzko Pilotako IV. Bizkaia Paleta Txapelketaren aurkezpena

Emakumezkoen Larruzko Pilotako IV. Bizkaia Paleta Txapelketa Bizkaia Frontoian izango da urtarrilaren 2tik aurrera eta zortzi palista izango dira lehian. Guztira, txapelketak lau jardunaldi izango ditu eta horiek Bizkaia Frontoian izango dira.

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu du gaur arratsaldean, aurtengo edizioan parte hartuko duten palistekin batera. Bilbao Ibarra diputatuak Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako txapelketaren xehetasunak eman ditu, eta txapelketa horren bidez foru erakundeak beste behin kirola laguntzearen eta, aldi berean, kirolean emakumeen partaidetza indartzearen aldeko apustua egin du. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak Txapelketa hau laugarren urtez bultzatzen du, izan ere, ditugun jokalarien kalitatea ikustarazi nahi dugu, emakumeen jokoa sustatu nahi dugu baita frontoietan ere eta gure gizartean beste kirol batzuek duten presentzia eta afizioa lortzera iritsi nahi dugulako, palari bultzada ematea dogu helburu. Pilota modalitate honen belaunaldiartekotasuna bermatu nahi dugu, jokalari erreferenteak izan, katea eten ez dadin.

Txapelketa urtarrilaren 2an, 12:00etan, hasiko da bi partidekin. Lehenengo partidan Uxue Agirresarobe eta Ariane Arrieta lehiatuko dira Nagore Martinen eta Maider Huiziren kontra, eta bigarrenean Amaia Irazustabarrena eta Leire Etxaniz arituko dira Leire Galdosen eta Itsaso Erasunen kontra.

Urtarrilaren 9an txapelketaren bigarren jardunaldiko bi partidak jokatuko dira, 12:00etan. Lehenengo partidan Amaia Irazustabarrenak eta Leire Etxanizek Uxue Agirresaroberen eta Ariane Arrietaren kontra egingo dute, eta bigarrenean, Leire Galdos eta Itsaso Erasun izango ditugu Nagore Martinen eta Maider Huiziren aurka.

Urtarrilaren 16an hirugarren jardunaldiko bi partidak jokatuko dira Bizkaia Frontoian, 12:00etan. Lehenengo partidan Leire Galdose eta Itsaso Erasun lehiatuko dira Uxue Agirresaroberen eta Ariane Arrietaren kontra. Hirugarren jardunaldiko bigarren partidan Amaia Irazustabarrena eta Leire Etxaniz izango ditugu Nagore Martinen eta Maider Huiziren kontra.

Final erdiak urtarrilaren 23an izango dira, 12:00etan, eta finala urtarrilaren 30an izango da.

Partidetara joateko sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan egongo dira salgai dira hiru euroan. Gainera, Emakumezkoen Larruzko Pilotako IV. Bizkaia Paleta Txapelketa hemen jarraitu ahal izango da: Bizkaia Frontoia Facebook. Horrez gain, urtarrilaren 2ko eta 30eko partidak zuzenean emango dira ETB 1en.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...