2022(e)ko urtarrilaren 02(a) 10:00

Bizkaiko adinekoentzako elkarteen programetarako dirulaguntzen deialdia onetsi da

Gizarte Ekintzako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak gutxi gorabehera milioi erdi euro erabiliko ditu lurraldeko adinekoentzako elkarteek garatzen dituzten programak diruz laguntzeko. Haien helburua da zahartze aktiboa bultzatzea eta Bizkaia adin guztientzako lurralde bihurtzea. Deialdiak Europan adinekoentzako elkarte-dinamismo berezia babesten laguntzen du. Eskaerak urtarrilaren 18tik martxoaren 31ra aurkeztu ahalko dira erregistro-bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta, edo egoitza elektronikoan. Xede horrez, etengabe profesionalen talde tekniko baten bitartez telefono-arreta eta/edo arreta telematikoa emango da, zalantza guztiak argitu eta linean prozesua errazagoa izateko.

Bizkaiko Foru Aldundiak Foru Dekretua onetsi du erretiratuen egoitzetan, klubetan edo elkarteetan programak egin eta mantentzeko dirulaguntzen deialdia arautze aldera. Laguntza hauetarako hurrengo urteko aurrekontua 456.000 eurokoa da.

2022. urtean espero da gutxi gorabehera 180 elkartek aurkeztea dirulaguntza-eskaera, adinekoak bizi diren gertuko ingurune komunitarioan jarduerak edo programak sustatzeko. Elkarteek, ohiz tokikoek, zahartze aktiboa bultzatzeko eta ohiko ingurunean mantentzeko ekimenak garatzen dituzte. Horien bidez, elkarteen gizarte-oinarria osatzen duten pertsonen arteko harremanak erraztu eta sustatzen dira, isolamendua eta bakardadea saihesteaz gain. Aldi berean, aisialdi aktiboa ematen zaie, osasun hobea izateko, duintasuna eskuratzeko eta zahartze aktiborako, bereziki, gizarte-partaidetza aktibo eta solidariorako prestatzeko.

Diruz lagunduko diren proiektu guztien helburua da elkarrekintza komunitarioa bultzatzea, eta, ildo horretatik, edukia honako alorren batean egon daiteke: lana, prestakuntza, kultura, garapen pertsonala, aisialdia, kirola edo osasun-sustapena. Halaber, dirulaguntza jaso dezakete jarduera solidarioetarako programek, batik bat, elkarteak diharduen inguruneko behar komunitarioei erantzuteko. Azkenik, belaunaldien arteko jardueretarako programak sar daitezke.

Bizkaian 60.000 adinekotik gora halako erakundeetan bazkide dira. Deialdiak Europan adinekoentzako elkarte-dinamismo berezia babesten laguntzen du.

Eskabideak aurkeztea eta epea

Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko egoitza elektronikoan edo erregistro-bulegoetan aurkeztu ahal izango dira 2022ko urtarrilaren 18tik martxoaren 31ra.

Eskabideak telematikoki aurkezten laguntzeko, Gizarte Ekintza Sailak telefono-arreta eta/edo arreta telematikoa emango ditu profesionalen talde tekniko baten bidez. Haien zeregina da zalantza guztiak argitzea eta linean prozesua errazago egitea. Prozedura Foruko webgunean kontsulta daiteke, eta helbide elektroniko bat egokitu da: subvenciones.mayores@bizkaia.eus. Horietan izan daitezkeen zalantzak argituko dira.

Dokumentazioa entregatzeko erregistro-bulegoetan bertaratuz gero, ezinbestekoa da aurretiaz hitzordua eskatzea honako telefono-zenbakian: 94 406 60 00.

Dirulaguntzen muga 4.000 eurokoa da. Dirulaguntzen zenbatekoa aurkeztutako proiektuek lortutako balorazioaren mende zehaztuko da.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...