2021(e)ko abenduaren 24(a) 13:00

Aldundiak eta Udalak luzatu egin dute Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak erosteko epea datorren urteko martxoaren 31ra arte

Ekonomia Sustatzeko Saila

Pandemiak gogor jotako turismoaren sektoreari laguntzeko asmoz, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki dute bonuak erosteko EPEA datorren urteko martxoaren 31ra luzatzea. Horrela, kanpoko turismoak eta lurraldeko, hiriko eta inguruko herritarrek hurbileko helmugak ezagutu eta gozatu ahal izatea lortu nahi da, deskontu handien bidez. Bonuek 50€, 80€ eta 200 euroko balioa izango dute eta www.bonoturismobilbaobizkaia.eus webgunean eskuratu ahalko dira.

BILBAO BIZKAIA turismo bonuak 2022ko martxoaren 31era arte erosi eta erabili ahalko dira, Udalak eta Aldundiak adostutako neurri horren bidez sektorea babesten eta indartzen jarraitzea da asmoa, izan ere, pandemiaren olatuek gogor jo dute sektorea.

Bonuak www.bonoturismobilbaobizkaia.eus webgunean eros daitezke, honako prezio hauetan: 80€ ostalaritzarako, 50€ jarduera turistikoetarako eta 200€ Bilbo Bizkaian kontsumitzeko produktu turistikoak eskaintzen dituzten agentzietan erabiltzeko.

Gogorarazi beharra dago bonuaren zenbatekoaren erdia bi administrazio publikoek ordainduko dute (Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak) eta beste erdia erosleak. Gainera, Bilbo Bizkaia Turismo Bonuak bateragarriak eta metagarriak dira mota honetako beste edozein ekimenekin.

Gure ingurua ezagutu eta gozatzea

Bonuen kanpaina hau izenduna izango da, beraz, erabiltzaileak bonuak eskuratzen dituenean adierazi beharko du bonuak zer establezimendutan/enpresatan erabili nahi dituen. Bi administrazioek, guztira, 2 milioi euro inbertitu dituzte, erakundeek erdi bana ordaindutakoak, eta 48.000 bonu jarri dira salgai.

Epea luzatzeko erabaki honek sektorea indartzeko beharrari erantzuten dio, bai eta sektorea kanpoko turisten nahiz Bilboko, Bizkaiko eta inguruko herritarren artean erabiltzera bultzatzeko beharrari ere, hartara, gertu egon arren ezagutzen ez ditugun baina deskontu handiak dituzten hotel, ostatu, leku eta jarduerez gozatzeko aukera izan dezaten.

NAN/AIZ bakoitzeko (adinez nagusiak eta egoiliarrak eta/edo bisitariak) 800 euro eskuratu ahalko dira bonutan, eta tiket edo faktura bakoitzeko hiru bonu erabili ahalko dira gehienez ere. Bonuak erabiltzerako orduan, tiketaren edo fakturaren zenbatekoa bonuen zenbatekoa bezainbeste edo gehiago izan beharko da, ez baita eskudirurik itzuliko.

Bonu bat eskuratu dutenek bonuaren QR kodea aurkeztu beharko dute edo, bestela, erosketa egingo duen establezimenduan inprimatutako bonuak aurkeztu.

Kontsultak eta zalantzak:

Erosleentzat: 946 123 355 telefono-zenbakiaren bidez edo info@bonoturismobilbaobizkaia.eus. helbide elektronikoaren bidez.

Enpresa eta establezimendu turistikoak

  • 1. motako bonua: Hoteletan, hotel-apartamentuetan, moteletan, pentsioetan, aterpetxeetan, kanpinetan, karabanetarako aparkalekuetan, nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landetxeetan ostatu hartzeko. 80 euroko bonuak.
  • 2. motako bonua: Turismo-gidariak, naturan kirol-jarduerak antolatzen dituzten enpresak —adibidez, turismo aktiboa—, turismo-ibilbideak egiten dituzten garraio-enpresak, bizikleten alokairua, aisialdiko eta kiroletako gauzak alokatzea, bidaiarien kabotaia eta barruko bide nabigagarrietatiko garraioa, autoak alokatzea, lorategi botanikoak eta zoologikoak, museo pribatuak, aisialdirako parkeak edo jolas parkeak eta uretako parkeak, irristatzeko pistak, enoturismo-esperientziak egiten dituzten upategiak eta interpretazio-zentroak. 50 euroko bonuak.
  • 3. motako bonua: Bidaia-agentziak eta Bilbo Bizkaian kontsumorako produktu turistikoak merkaturatzen dituzten bitartekaritzako beste enpresa batzuk. 200 euroko bonuak.

Martxoaren 31ra arte enpresek www.bonoturismobilbaobizkaia.eus. webgunean atxikitzen jarrai dezakete.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...