2021(e)ko abenduaren 21(a) 13:36

Aldundiak jostailu ez-sexisten aldeko Gabonetako kanpaina berritu du

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Mezua oso irudi koloretsuan oinarritzen da eta "Aukeratu ilusioak, baztertu opari sexistak/Elige ilusiones con regalos no sexistas" leloa du. Materiala ikastetxeetan, jostailu-dendetan eta erakundeetan banatzen da.

Aukeratu ilusioak, baztertu opari sexistak.

Laespada: «Jolasa askatasun- eta ilusio-esparrua da»

Bizkaiko Foru Aldundiak Gabonetan jostailu ez-sexistak oparitzearen aldeko kanpaina berritu du, irudi koloretsu batekin eta Aukeratu ilusioak, baztertu opari sexistak / Elige ilusiones con regalos no sexistas leloarekin.

Kanpaina honetako materiala kartelek, pegatinek eta Olentzerori, Bizarzuriri edo Errege Magoei opariak eskatzeko gutun tradizionala idazteko erabil daitezkeen posta-txartelek osatzen dute, eta umeek jostailu-denda, ikastetxe edo erakundeetan lortu ahal izango dituzte.

Kanpaina gaur aurkeztu du jendaurrean Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Bilboko Juan Manuel Sánchez Marcos ikastetxean.

Laespadak azaldu duenez jostailuak sozializazio-tresnak dira, eta horiekin ideiak, sinesmenak, gizarte-balioak, itxaropenak, beharrak eta jarduteko ereduak… eraikitzen dira.

Kanpaina honen bidez jolasak eta jostailuak hezkidetzarako eta nesken eta mutilen arteko berdintasunerako tresna gisa bizitzako lehen urteetan duten garrantziari buruzko kontzientzia argia sortu nahi dugu. Jaiak direla eta, opariak pilatzen diren garai honetan, garrantzitsua iruditzen zaigu gogoraraztea jostailuek ez dituztela betikotu behar gure haurren bizitza eta etorkizuna mugatzen eta baldintzatzen duten estereotipoak, gaineratu du.

Aitzitik, defendatu duenez, berdintasunerako tresna bihurtu behar dute, umeen nortasuna benetan diren pertsonen arabera eraikitzen laguntzeko, askatasunean, aukera ugarirekin, genero-mugarik edo -baldintzapenik gabe. Ez ditzagun mugatu umeen aukerak. Ez diezaiegun mugarik jarri euren ametsei, euren etorkizunari mugarik ez jartzeko, azpimarratu du.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...