2021(e)ko abenduaren 19(a) 10:00

Aldundiak 3,9 milioi inbertitu ditu gazteak lehen sektorera txertatzeko eta nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Foru-erakundeak FEADERek zati batean finantzaturiko laguntzen deialdi berri bat onetsi du. Laguntza horiek helburu bikoitza dute: nekazaritza-ustiategien egiturazko modernizazioa eta ekoizpen-prozesuetan teknologia berriak txertatzea, alde batetik; eta belaunaldien erreleboa sustatzea eta gazteak eta emakumeak lehen sektorera txertatzea, bestetik. Inbertsioetarako laguntzak, guztira, 3,6 milioi eurokoak dira. Zenbateko horrekin, besteak beste, lanaren produktibitatea, nekazaritza-lurzoruaren kudeaketaren jasangarritasuna, bioenergiaren ekoizpena (ustiategian kontsumitzeko) edo atmosferara egiten diren isurketak murrizteko ekintzak hobetzera bideratutakoak bezalako jarduketak finantzatuko dira. Gazteak lehen sektorera txertatzeko dirulaguntzak, 300.000 eurokoak, aldez aurretik Gaztenek 2015-2020 prozeduran aurreikusitako baldintzak betez onartutako enpresa-plan bat egin duten 18 eta 41 urte bitarteko pertsonek eskatu ahal izango dute. Prozedura hori gauzatzen ari da EAEn, gazteak lehen sektoreko jardueran sartzen laguntzeko eta tutoretza emateko.

Bizkaiko Foru Aldundiak gazteak lehen sektorera txertatzea finantzatzeko eta nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen ildoa onetsi du, 3.920.000 eurokoak. Dirulaguntza horiek, FEADERek zati batean finantzatuak, helburu bikoitza dute: alde batetik, nekazaritza-ustiategien egitura modernizatzea eta ekoizpen-prozesuetan teknologia berriak sartzea, eta, bestetik, ekoizpen-sektorea gaztetzea, belaunaldien arteko ordezkapena eta gazteak eta emakumeak lehen sektorean sartzea bultzatuz.

Zenbateko osoaren zatirik handiena, 3.620.000 euro, ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzetara bideratuko da. Zenbateko horrekin honako jarduketa hauek finantzatzen dira:  uraren kontsumoa murrizten duten ureztatze-instalazioak jartzea martxan, produktuaren kalitatea hobetzeko uztaren biltegiratzea hobetzea, lanaren produktibitatea hobetzeko modernizazioa eta mekanizazioa, nekazaritza-lurzoruaren kudeaketan eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko makineriaren erosketa; bioenergiaren ekoizpena, ekoizpenen kalitatea hobetzea eta elikagaien segurtasuna indartzea edo atmosferara egiten diren emisioak murrizteko jarduerak, besteak beste.

Sektoreko profesional bakoitzak 85.000 euroko laguntza izan ahalko du gehienez.

Gazteak lehen sektorean sartzeko laguntzak 300.000 eurokoak dira eta 18 eta 41 urte bitarteko pertsonei zuzenduta daude, baldin eta egiaztatzen badute titulu akademikoak dituztela Bigarren Mailako Lanbide Heziketako nekazaritza-adarrean edo erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-ziklo batean, edo bi urte baino gehiago eman dituztela beste nekazari baten ustiategian edo hirugarrenen ustiategietan lan egin dutela. Laguntza horiek eskuratu nahi dituztenek aldez aurretik Gaztenek prozeduran aurreikusitako baldintzen pean onetsia izan den enpresa-plan bat egina izan behar dute. Prozedura hori gauzatzen ari da EAEn, gazteak lehen sektoreko jarduerara sartzeko laguntza eta tutoretza eman nahian.

Pertsona horientzako laguntzen zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da, gutxienez, jardueraren lehenengo bi urteetarako soldata gisa, eta kopuru horretatik aurrera, dirulaguntza hainbat kopuru-tartetan handitu ahal izango da, 70.000 euroraino gehienez, hautaketa-irizpideak baloratzean enpresa-planari ematen zaizkion puntuen arabera.

Laguntza horiek eta inbertsiorako laguntzak norgehiagoka-erregimenean ematen dira, eta horiek eskatzeko epea 2021eko otsailaren 11n amaituko da.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...