2021(e)ko abenduaren 16(a) 16:51

Deusto-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globala, talentu ekintzailea erakartzeko apustua

Ekonomia Sustatzeko Saila

Deustu-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globala

Deusto-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globala Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak sustatutako ekimena da, etorkizunean erakundeen, unibertsitateen, enpresen eta pertsona ekintzaileen arteko lankidetzarako oinarriak ezartzeko.  Sareak ekintzailetzaren eta berrikuntzaren bidez gure lurraldearen eraldaketa sustatu nahi du ongizate ekonomikoa eta soziala abiaburutzat hartuta.

Deusto-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globalak Bizkaiko enpresetan Latinoamerikako ekintzaileen eta berritzaileen parte-hartzea bultzatzen du, Deustuko Unibertsitatearen Ekintzailetza Ekinean Master Dualaren bidez. Master bakarra da gure lurraldean, % 100 esperientzia-metodologian eta learning by doing-ean oinarrituta enpresa laguntzaileen benetako erronkei aurre eginez. Dualtasunean lankidetzan aritzearen adibidea da eta berrikuntzan erreferente diren enpresetako 100 profesionalek baino gehiagok parte hartzen dute.

Aurten, 2021ean, Sareko pilotu bat eratu eta abian jarri da, Pueblako Unibertsitate Iberoamerikarreko Diseinu, Berrikuntza eta Teknologia Institutuarekin (IDIT) lankidetzan; ekimenaren bidez Mexikoko hiru ekintzaile erakarri dira Masterrean parte hartzeko, Bizkaiko Foru Aldunditik hautatutako erakundeetan berrikuntza proiektuak garatzen ari diren bitartean: EIT Food, SENER eta P4Q, hurrenez hurren.

Datozen hiru urteetarako helburua Sarearen irismena eta lankidetza-ekintzak zabaltzea da eta horretarako Jesusen Lagundiak mundu osoan zehar duen unibertsitate sarearen laguntza du. Aldi honetan, hain zuzen ere, AUSJAL, Asociación de Universidades Confiadas a la Compañía de Jesús en América Latina (30 unibertsitatek osatzen dutena) taldeko Jesuiten unibertsitateekin egingo da.

Era berean, Sarean sartu nahi dira talentu ekintzailea erakarri nahi duten Bizkaiko erakunde berriak gure lurraldearentzat estrategikoak diren lau ardatzetan berrikuntza-proiektuak garatzeko: energia garbia, mugikortasun alternatiboa, food-techa eta advanced manufacturinga.


Argazkiak