2021(e)ko abenduaren 16(a) 09:12

Bizkaiko Garapenerako Lankidetzak 20 urte bete ditu nazioarteko elkartasuna zabaltzeko eta hobetzeko asmoarekin

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Aldundiak bere Garapenerako Lankidetzarako IV. Gida Plana onartu du. Plan horrek lankidetza sendoko eta kalitatezko politika publikoaren, feminista ere badena, aldeko apustua egiten du, egungo erronketara egokitua dagoena. Bizkaiko Garapenerako Lankidetzaren hasieraren hogeigarren urteurrena Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin batera antolatutako ekitaldi batekin ospatu da.

.

Laespada: “2022an Garapenerako Lankidetzan gehien inbertitzen duen euskal erakundea Aldundia da”

2021eko amaiera honetan Bizkaiko Garapenerako Lankidetzak bi hamarkada beteko ditu, gure Lurralde Historikotik nazioarteko elkartasunaren aldeko apustua zabaldu eta hobetzeko asmoz.

Hain zuzen ere, azken Foru Gobernu Kontseiluak Garapenerako  Lankidetzarako IV. Gida Plana onartu du. Plan honek lankidetza sendoko eta kalitatezko politika publikoaren, feminista ere badena, aldeko apustua egiten du, egungo erronketara egokitua dagoena.

Gainera, 2000. urtean izan zen Garapenerako Lankidetzaren hasieraren hogeigarren urteurrena Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Euskadiko Koordinakundearekin batera antolatutako ekitaldi batekin ospatu da.

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, azaldu duenez, egindako bideari esker baliabideak eta proiektuak hasierakoen halako hirukoak izatea lortu da bi hamarkada hauetan eta aurten 90 proiektutara iritsi da, 7 milioi euro inguruko inbertsioarekin.

Asmoetatik eta hitzetatik harago, Aldundiak % 22 handituko du inbertsioa datorren urtean, % 50 gehikuntza dena 2016tik; beraz, Garapenerako Lankidetza gehien indartzen duen euskal erakundea izango da, nabarmendu du. Halaber, Afrikarekiko arreta areagotzen dela adierazi du, eta 2030 Agenda hartzen dela oinarritzat, printzipio solidarioetatik abiatutako nazioarteko harremanetarako deszentralizatutako Garapenerako Lankidetzaren filosofiarekin.

Bizkaiko Garapenerako  Lankidetzarako IV. Gida Planari dagokionez, hamar urterako trantsizio-prozesua bultzatzeko egin da, gure lan egiteko moduak sakon aldatzeko oinarriak ezartzeko, errealitate eta testuinguru konplexu eta aldakorraren aurrean behar bezala erantzun ahal izateko.

Gure konpromisoa kalitatezko lankidetza-politika publiko indartsu eta feminista gidatzea da, egungo erronkei egokitua, gaineratu du.

20. URTEURRENA

Duela bi hamarkada Bizkaiko erakunde publikoak, GGKEekin lankidetzan, lankidetza-politika propioak lantzen hasi ziren. Horren ondorioz funts ekonomikoak bideratzen hasi ziren gure gizartea bidegabekerien eta egungo garapen-ereduaren desoreken inguruan sentsibilizatzeko, bai eta pobreziaren eta desberdintasunen aurka borrokatzen zuten Garapenerako Lankidetzako proiektuak bultzatzeko ere. Proiektu horiek, besteak beste,  giza eskubideak bermatzea edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea eragin behar zuten.

20 urte horiek ospatzeko ekitaldia atzo egin zen Bilbon, eta bertan izan ziren Laespada diputatua; Carlota Sanz, Doughnut Economics Action Lab-eko  fundatzaileetako bat; Lucía Ixchiu, Guatemalako Giza Eskubideen defendatzailea; Iratxe Braceras kooperantea; Natxo Rodríguez, Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendari nagusia; eta Olatz Ecenarro,  Euskadiko GGKEen Koordinakundearen ordezkarirzan.

Ekitaldian, Azul Tejerina kazetariak gidatuta, emanaldi inklusiboa burutu zen Arymux konpainiaren signodantzarekin eta Angel María Remirez de Ganuza ilustratzailearen ekitaldiaren irudikapen grafikoarekin.


Argazkiak


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...