2021(e)ko abenduaren 17(a) 09:30

Leioan Helena Goñi, Daniel Llaría eta Izaro Ieregi artisten Zure gorputzaren agerpenak liluratua erakusketa ikusi ahal izango da

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bosteko erakusketa ibiltariaren hogeita laugarren edizioa Kultur Leioan egongo da ikusgai urtarrilaren 8ra arte.

Bosteko erakusketa ibiltaria Kultur Leioan

Bosteko erakusketa Kultur Leioan egongo da ikusgai urtarrilaren 8ra arte. Bizkaiko bost udalerritako aretoetan egon den erakusketa ibiltariaren bosgarren eta azken geltokia da Leioakoa.

Bosteko erakusketaren hogeita laugarren edizioa Leioara heldu da hiru artisten lanekin: Helena Goñi, Daniel Llaría, eta Izaro Ieregi. Hiru artista hauen lanak "Zure gorputzaren agerpenak liluratua"  izenburupean bildu dira. Idoia Leache eta Iván Gómez dira erakusketaren komisarioak.

Bosteko erakusketa ibiltaria da, eta 1998an lehen aldiz egin zenetik arte garaikidea Bizkaiko udalerrietara hurbiltzen du, lurraldeko kultura-panoraman finkatutako erakusketa bihurtuz. Bostekok artearen berri eman nahi du, jendeak, oro har, eskuragarri izan dezan, garrantzi berezia duten praktika artistiko garaikideak ikusgai jarriz  dagoeneko ospe handia duten artisten lanen erakusketaren bidez. Arrigorriagako Udalak, Basauriko Udal Kultur Etxeak, Getxoko Kultur Etxeak, Leioako Udalak-Kultur Leioak eta Ametx Erakunde Autonomoak antolatutako erakusketa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

Helena Goñi (Argazkigintza)

Artista honek beste batzuen eskutik bere eguneroko pertsonala sortzen du. Bere itxaropenak zein porrotak eta bere belaunaldiko desioak zein desengainuak ateratako argazkien bidez uztartzen dira.

2013. urtean graduatu zen Arte Ederretan (UPV/EHU). Duela gutxi New Yorken bere ikasketak luzatzeko Fullbright beka jaso du. Bakarkako zein taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du. 2016an Ertibil deialdiko hirugarren saria eskuratu zuen, eta 2020an, berriz, lehen saria.

Daniel Llaría (eskultura/bideoa)

Artista honek aurkezten dizkigun eskultura zein bideotan begiradaren politika, ikustea eta ikustaraztearen sistema, klase borrokaren ikuspuntutik jorratzen da.

2009. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (UPV/EHU) eta Fullbright beka bati esker Parsons - The New Schoolen (New York) egin zituen masterreko ikasketa. Bakarkako zein taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du. 2018an eta 2020an Ertibil deialdiko hirugarren saria jaso zuen.

Izaro Ieregi (performance/eskultura)

Artista honen piezak gorputzaren osagarri batetik eskulturara igarotzen diren objektuak eraikitzeko ideiatik sortu dira. Gorputzetik objektura eta kontrako noranzkoan igarotzearekin temati saiatuz eta uneoro eskultura baten eraiketaren ariketan pentsatuz, gorputz ariketa bat balitz bezala.

2010. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (UPV/EHU). Bere ikasketak luzatu zituen JAIn (Jardun Artistikoen Institutua) eta gaur egun DAI programan dago (Dutch Art Institute). Bakarkakozein taldekako hainbat erakuskete-tan parte hartu du. 2018an Ertibil deialdiko bigarren saria eskuratu zuen eta 2019an, berriz, hirugarrena.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...