2021(e)ko abenduaren 14(a) 13:05

Aldundiak BiziPuntuen sarea instalatzen jarraitzen du Bizkaian

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Gaur goizean, Nerbioi eskualdean bizikletak konpondu eta mantentzeko instalatu diren 6 BiziPuntuak aurkeztu dira.

Alfonso Gil, Gómez Viar, Ekaitz Mentxaka eta Ángel Anero

Mugikortasun jasangarria sustatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak jarraitzen du bizikletak konpondu eta mantentzeko 69 puntuko sarea osatzen, zeina Bizkaiaren geografia osoan instalatu nahi duen urtea amaitu aurretik.

Gaur goizean, zehazki, Nerbio eskualdean instalatu diren 6 BiziPuntuak aurkeztu dira, Bilbo, Basauri, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes eta Urduñako udalerrietakoak

  • BILBO. SAN INAZIO. Zarandona etorbidea. Elorrietako biribilgunearen ondoan.
  • BILBO. ATXURI Miraflores etorbidea 3. Los Caños pasealekuaren hasiera.
  • BASAURI. Artunduaga kiroldegia. Bolatokien ondoan.
  • ARRIGORRIAGA Mendikosoloko aparkalekua.
  • UGAO El Jaro kiroldegiko sarrera. Sabino Arana Goiri kalea
  • URDUÑA Frontoiaren ondoan, Agua Salada kalean.

Gaur aurkeztu diren BiziPuntuak Ezkerraldean iaz hasitako proba pilotuan martxan jarritakoei eta Gernikaldean, Durangaldean, Lea Artibain, Arratian eta EHUn instalatutakoei gehitu behar zaizkie.

Bizkaiko beste leku batzuetan jarritakoen ezaugarriak mantentzen dituzte. Altzairu herdoilgaitzezko zutabe bat, 20 x 20 cm-ko garaierakoa eta 1,40 m-ko altuerakoa. 8 erremintako sorta bat, bihurkinak, giltza ingelesa, giltza finkoak, allen motako giltza txikiak eta pneumatikoen estalkiak desmuntatu eta muntatzeko tresnak, altzairuzko kable erretraktil batez zutabeari banaka lotuak. Pneumatikoak puzteko sistema bat, biradera birakariaren bidez eragiten duena eta manometro batekin eta besoekin osatua, bizikleta finkatzeko eta makinaren gaineko eragiketa ohikoenak errazteko.

QR kode batek BiziPuntuak ahalbidetzen dituen mantentze- eta konponketa-lanetarako tutorialak kontsultatzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Bizkaiko Foru Aldundiak bere webgunean argitaratutako informazio guztia eskuragarri dago, halaber, zutabean errotulatutako QR kodeetako batean. Lan-eremua pintura urdinez seinaleztatuta dago zutabearen inguruan, eta seinale bertikal angeluzuzen batek instalazioak eskaintzen dituen zerbitzuak adierazten ditu. Ur-hargune bat ere badute, bizikletak garbitzeko.

Garraioak eta Mugikortasun Iraunkorra Sustatzeko Sailaren kontura izango da instalatzeko eta mantentzeko egindako inbertsioa.

Gaur goizean Bilbon egindako ekitaldian, Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzi den Alfonso Gil eta Ugao-Miraballeseko alkate Ekaitz Mentxaka Corral izan dira, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko foru titularraz gainera.


Argazkiak