2021(e)ko abenduaren 13(a) 13:30

Ekonomia suspertzeko zerga-neurriak onestea

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Batzar Nagusiek Bizkaiko zerga-sisteman ekonomia suspertzeko zerga-neurri berriak sartzen dituen Foru Araua onetsi dute. Neurri horiek ekintzailetzari laguntzera, kalitatezko enplegua sortzera eta kualifikazio handiko profesionalak erakartzera bideratuta daude, eta 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Foru Arauan jasotzen diren bost neurriek Bizkaiko ekonomia-sarea berpizteko prozesuari fiskalitatearen arlotik lagundu nahi diote, lehendik dauden zerga-neurriak areagotuz eta neurri osagarri berriak ezarriz zuzeneko zergapetzeari dagokionez (PFEZ, Sozietateen, Ondarearen eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergak).

Hirugarrenek ekintzailetza arloan inbertitzeagatiko kenkaria handitzea

Bai PFEZn, bai sozietateen gaineko zergan, ETEetan edo mikroenpresa berrietan edo enpresa sortu berrietan inbertitzeagatiko kenkaria handitu da. Kenkariaren intentsitatea % 20tik % 35era igotzen da ETEetan eta mikroenpresa berritzaileetan edo zilarrezko ekonomiarekin (Silver Economy) loturik dauden enpresetan egiten diren inbertsioetarako. Gainerakoen kasuan, egungo % 10etik % 25era igo da.

Kenkari hori PFEZren likidazio-oinarriaren % 20ra eta SZren kuota likidoaren % 35era mugatuta egongo da, eta desinbertsioaren unean salbuespen-erregimen partzial edo oso batekin osatuko da; horri dagokionez, inbertsioek porrot eginez gero, galerak konpentsatzeko eskema bat ezarriko da. Horrezaz gainera, zerga-tratamendu pizgarria sartzen da Ondarearen eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zergetan, ekintzailetzaren arloko inbertsioetarako.

Neurri honen helburua da pertsona fisiko edo juridikoak pertsona ekintzaileek garatzen dituzten proiektuetan inbertitzera bultzatzea, azken horiek beren proiektuak garatzeko aurre egin behar dieten finantzaketa-zailtasunak arinduz.

Ekintzailetzari loturik dauden ordainsarien tratamendua

PFEZren tratamendu berri bat ezartzen da ekintzaileentzat, lan-etekinen edo jarduera ekonomikoaren zati bat erakundearen akzioak edo partaidetzak eskuratzeko aukera-eskubideak ematean gauzatzen denean, edo akzioen edo partaidetzen balioaren bilakaerari loturik dagoen eduki ekonomikoaren alorreko beste eskubide mota batzuetan gauzatzen denean. Kasu horretan, akzioek edo partaidetzek ez dute tributurik ordainduko aintzatesten diren unean, eskualdatzen direnean baizik.

Horrela, ezabatu egiten da ekintzaileek partaidetza edo akzio gisa jasotzen dituzten ordainsariengatik gaur egun jasaten duten zigorra.

Kualifikazio handiko langileak erakartzeko araubidea

PFEZn hobetu egin da langile kualifikatu inpatriatuentzako araubide berezia, epea (5 urtetik 10 urtera) eta aplikatu beharreko salbuespen-ehunekoak (% 15etik % 30era) handituz.

Era berean, aplikazio-eremua zabaldu egiten da kualifikaturik dauden pertsona guztiak barne hartzeko, bai besteren kontura lan egiten dutenak, bai norberaren kontura lan egiten dutenak, eta jarduerak ere zabaldu egiten dira, merkataritzakoak, antolaketakoak eta gerentziakoak barne, lehendik dauden I+G+B, zientza-jarduerekin, jarduera teknikoekin eta finantza-jarduerekin batera.

Neurri horri esker, kualifikazio handiko profesionalak erakartzen dira Bizkaira, lurraldeko enpresen lehiakortasuna indartze aldera.

Kenkaria handitzea kalitatezko enplegua sortzeagatik

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, areagotu egiten da enplegua sortzeagatik indarrean dagoen kenkaria, eta urteko soldata gordinaren % 25eko kenkariaren muga orokorra handitzen da. Kenkari hori lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50ean ezartzen da LGSaren % 170tik gorako soldatarekin eta lan-kontratu mugagabearekin kontratatzen den pertsona bakoitzeko. Pizgarri hori handiagoa izango da lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetako pertsonak kontratatzen direnean, eta, bereziki, 30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako langileak kontratatzen direnean; azken kasu honetan, kenkaria soldata gordinaren % 50ekoa izango da, lanbide arteko gutxieneko soldataren mugarekin.

Silver Economy eta zainketen ekonomiaren arloko lanbide-heziketari dagozkion gastuengatiko kenkaria

Sozietateen gaineko Zergan % 10eko kenkari berri bat sartzen da (% 15era handitu daitekeena, baldin eta aurreko bi urteetako batez bestekoan igoera badago); kenkari hori zilarrezko ekonomiaren eremuan trebakuntza espezializatuaren eta lanbide-heziketaren alorretako gastuak egiten dituzten zergadunek aplikatuko zaie. Aldi berean, kenkari hori zaintza-ekonomiari loturik dauden prestakuntza-gastuetara ere zabaltzen da. Zaintza-ekonomiatzat hartzen da helduen eta haurren, adinekoen eta gazteen, pertsona ahulen eta pertsona osasuntsuen behar fisiko, psikologiko eta emozionalei erantzutea eskatzen duten jardueren eta harremanen multzoa.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...