2021(e)ko abenduaren 11(a) 15:38

Antxustegik terreña arraza berreskuratzeko Aldundiak ETEFE-rekin duen lankidetza goraipatu du Gangurenen egindako enkantean

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak, Arantza Atutxa Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako Zuzendari Nagusiarekin batera, gaur goizean Foru Abeletxearen instalazioetan egin den abereen enkante eta ate ireki jardunaldian parte hartu du. Aldundiak abeletxea utzi zion ETEFEri terreña arraza hobetzeko testaje, hazkuntza eta estalketa zentro gisa erabiltzeko.

Antxustegi eta Atutxa, enkantean

Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko foru diputatuak, Arantza Atutxa Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendari Nagusiarekin batera, ETEFE Euskadiko Terreño Behi Abeltzainen Elkarteen Federazioak Gangurengo Foru Etxaldean antolatutako abereen enkantean eta ate ireki jardunaldian parte hartu du. Federazioaren parte den Bizkaiko BITEL elkarteari instalazioak utzi zitzaizkion, elkarteak bertako arraza hobetzen eta berreskuratzen jarraitzeko behar zuen testaje, hazkuntza eta estalketa zentroa bertan martxan jartzeko.

Abeletxean egindako ekitaldian, Antxustegik zentroa lankidetza publiko-pribatuaren adibide argia dela azpimarratu du, elkarlanean lan eginez, sortzen diren beharrei modu eraginkorrean erantzun ahal zaiela. Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera 'terreña' arrazako abeltzainekin dugun lankidetza sendotu dugu. Arraza berreskuratzeko konpromisoa berritu dugu. Eta, guztion artean, berreskuratze hori eraginkorragoa izatea lortu dugu. Sektorearen beharrei erantzuten dielako. Bertoko arraza horri balioa ematen laguntzen du, eta, pixkanaka, arlo ekonomikoan arraza errentagarria izatea ahalbideratu. Eta hau funtsezkoa da terreña arrazako abereei eusteko, azaldu du Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak.

Gaurko jardunaldian izan dira baita Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria den Jorge Garbisu, terreño behi abeltzainen hiru lurralde elkarteetako (Aratel, Bitel eta Gitel) zuzendaritzetako kideak eta hauetako bazkideak eta baita ETEFE elkarteen federazioko zuzendaritza ere.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...