2021(e)ko abenduaren 04(a) 10:00

Aldundiak lehiaketetara iristea errazten die Bizkaiko kirolariei eta teknikarien prestakuntza bultzatzen du

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Foru Erakundeak 60.000 euro erabiliko ditu kirolariek banakako edo binakako lehiaketetan parte har dezaten. Gainera Aldundiak kirol-teknikariak prestatzeko beken oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko azaroaren 29tik 2022ko azaroaren 27ra bitartean nazioarteko kirol-probetan edo kirol proba-mota jakin batzuetan (titulua lortzea dakartenak edo titulua lortzeko puntuatzen dutenak edo goragoko mailako lehiaketa baterako sailkatzeko balio dutenak) parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzako foru-dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu. Probek kadete, gazte, junior edo kategoria absolutukoak izan behar dute, estatu mailakoak edo nazioartekoak, eta Eusko Jaurlaritzak  aitortutako kirol-diziplinetakoak izan behar dute.

Diruz lagunduko dira Bizkaiko kirolariek 2021eko azaroaren 29tik 2022ko azaroaren 27ra bitartean egingo dituzten kirol-probetan parte hartzeagatik izango dituzten honako gastu hauek: inskripzioa; egonaldia; joan-etorriak eta mantenua; halaber, gastu horien artean sartuko dira  COVID19aren pandemiarekin lotutako neurrietatik eratorritako gastuak (testak eta eskuratutako babes-materiala).

Aurreko deialdiekin alderatuta berritasun azpimarragarriena da, diruz lagun daitezkeen gehieneko zenbatekoak eta ehunekoak handitzeaz gain, diruz lagunduko direla eskatzaileei bidezko probara joateko lagundu dieten entrenatzaile eta prestatzaile fisikoek izan dituzten gastuak eta ordainsariak, betiere gastuak kirolariak bere gain hartu baditu.

Dirulaguntza eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan (Errekalde zumarkalea 30, Bilbo) edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Eskaerak egiteko epea 2021eko abenduaren 16tik 2022ko abenduaren 2ra bitartean irekiko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko kirol-klub eta -elkarteetako teknikarien prestakuntza-maila hobetu beharra ikusi duenez, interes publikokotzat jotzen du kirol-arlorako eta, kirolarien errendimendua hobetzeko, egokitzat jotzen du kirol-teknikarien prestakuntza eta kualifikazio-maila sustatzea. Horregatik foru erakundeak 70.000 euroko partida onartu du 2021eko irailaren 11tik 2022ko irailaren 11ra kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarientzako beken deialdirako.

Beka-eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan (Errekalde zumarkalea 30, 1.a,  Bilbo) edo Foru Erakundearen Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 16an hasiko da eta 2022ko irailaren 19ra arte egongo da zabalik, egun hori barne.

Informazio gehiago helbide honetan: www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...