2021(e)ko abenduaren 05(a) 10:00

Aldundiak 685 laguntza eman ditu, 4 milioiko muntarekin, basogintza-sektorearen lurralde- eta ingurumen-oreka lortzen laguntzeko

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Dirulaguntza horien gehiengoa, 3,5 milioi, kudeaketa jasangarriko metodoak aplikatzeko, baso autoktonoak kontserbatzeko eta baso aloktonoak baso autoktonoekin ordezkatzeko jarduketetan eta baso-eremuak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioetan banatzen da. Gainerako zenbatekoa baso-pistak eraikitzeko, egokitzeko, hobetzeko eta mantentzeko erabiliko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak 685 laguntza eman ditu, guztira lau milioi euro, lurraldean baso-masen kudeaketa iraunkorragoa egiten laguntzeko eta lurralde- eta ingurumen-ikuspegitik baso-sektore orekatuagoa garatzen laguntzeko, hau da, ingurunearekiko errespetu handiagoa duena, balizko arriskuekiko erresistentzia handiagoa duena eta lehiakorragoa eta berritzaileagoa dena. Dirulaguntza horiek 3,4 milioi euroko aurrekontua zuten hasieran  baina munta hori handitu egin da 2021eko deialdian ezarritako baldintzak betetzen zituzten eskabide guztiei erantzuteko.

Laguntza horietako gehienak, 3,5 milioi euro, bi lerrotan banatu dira. Lehenengoa, baso-kudeaketa jasangarriagoa egingo duten metodoak aplikatzera eta baso autoktonoak kontserbatzera eta landaketa aloktonoen ordez baso autoktonoak jartzera bideratutakoa. Eta bigarrena, baso-eremuen garapenerako eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak finantzatzera.

Lerro horietako lehena berrikuntza da aurreko ekitaldiekin alderatuta, eta basoen egonkortasun ekologikoa eta babeslea eusten eta hobetzen lagunduko duten jardunbideak babestea du helburu, uraren kantitatea eta kalitatea hobetzeko, edo fauna hazteko eta babesteko eremuak edo paisaia-balio nabarmena dutenak laguntzea. Lerro honen barruan diruz lagundutako jarduerek zerikusia dute mozteko txanda luzatzearekin edo azken mozketak atzeratzearekin, Natura 2000 Sarean sartutako espazioetan interesgarritzat jotzen diren habitatak edo fauna- eta flora-espezieak babesteko; baso-lurzoruak babesteko neurriak, baso-ustiapenean, zuraren garraioan eta eremua leheneratzean inpaktu txikiko metodoak erabiliz; edo mozketaren eragina minimizatuko duten mozketa-metodoak erabiltzea. Lerro horretan sartzen dira, halaber, baso autoktonoen kontserbazioa eta baso aloktonoen ordez baso autoktonoak jartzea.

Bigarren lerroan sartzen dira baso-azalerak sortzeko eta baso-eremuak landatzeko laguntzak; baso-ekosistemen ingurumen-gaitasuna eta -balioa handitzeko inbertsioak; baso-ekosistemen ingurumen-gaitasuna eta -balioa handitzeko inbertsioak; baso-teknologietan eta baso-produktuen eraldaketan eta mobilizazioan egindako inbertsioak;  hondamendi naturalek eragindako kalteen prebentzioa eta suteek, hondamendi naturalek, katastrofeek eta baso-gaixotasun eta -izurriteek eragindako kalteen konponketa. Lerro honetan berariaz aipatzen zen ezin direla diruz lagundu kaltetutako zuhaitzak mozteko inbertsioak ondoren eukaliptoarekin birpopulatzen badira eta, gainera, moduluak eta ehunekoak berrikusi ziren eskuz eta hostozabal autoktonoekin egiten direnak ahalik eta gehien diruz laguntzeko.

Laguntzen gainerako zenbatekoa, 450.000 euro, baso-pistak eraikitzeko, egokitzeko, hobetzeko eta mantentzeko erabiliko dira.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...