2021(e)ko abenduaren 02(a) 13:21

Lehenengo Bizkaia Keiretsu Forumean 70 inbertitzaile baino gehiago bildu dira

Ekonomia Sustatzeko Saila

8 startup aukeratu dira Bizkaiko Foru Aldundiak egindako lehen inbertsio-foroan euren proiektuak aurkezteko. Foro horretan era askotako profilak dituzten inbertitzaileek parte hartu dute: business angelak, industria-korporazio handiak, finantza-erakundeak eta Euskadikoak zein kanpokoak diren family officeak.

Bizkaia Keiretsu Forum

Bizkaia Keiretsu Foroak, Bizkaiko Foru Aldundiak egin duen lehen inbertsio-foroak, interes handia piztu du. San Mamesen egin den topaketak profil zabal eta askotariko 70 inbertitzaile baino gehiago bildu ditu eta foroan parte hartu nahi izan duten hogei bat enpresa teknologikoren artean aurrez aukeratutako 8 startupen aurkezpena entzutera hurbildu dira.

Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Ainara Basurkok, proiektuen heldutasuna azpimarratu du, soluzio teknologikoak aurkezten dituztenak hainbat sektoretan, adibidez industrian, IKTetan, finantzetan, mugikortasunean, zibersegurtasunean, osasunean eta logistikan. Diputatuak gogorarazi duenez, guztiek izan dute Beaz-en bidez gaikuntza-zerbitzu bat eskuratzeko aukera finantzaketa pribatuko erronda bati bermeekin aurre egin ahal izateko. Gure ustez funtsezkoa da ekintzaileei startup baterako etapa erabakigarri horri aurre egiteko beharrezko tresnak eskaintzea: finantzaketa eskuratzea. Berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko benetako kultura garatu eta bultzatu nahi dugu Bizkaian, hau da, Boston, Kalifornia edo Tel Aviv bezalako erreferentziazko lekuetan gertatzen den bezala. Gaur beste urrats bat eman dugu Bizkaia benetako berrikuntza hub bihurtzeko estrategian. Estrategia garatzeko hurrengo urratsa 2022ko irailean Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa irekitzea da, azaldu du.

Honelako topaketak aukera paregabea dira hala enpresa teknologiko berrientzat, finantzaketa bilatzen baitute hazteko, inbertitzeko eta/edo nazioarteko jauzia emateko, nola proiektu berritzaile berriak ezagutu ditzaketen inbertitzaileentzat, ahaztu gabe Bizkaiko Foru Aldundiaren moduko administrazio baten bermea duten proiektuak direla.

Hurbildu diren 70 inbertitzaile baino gehiagoren artean business angelak eta korporazio eta finantza-erakunde handiak zeuden. Gainera ekitaldia online jarraitu ahal izan da streaming bidez.

Bizkaia Keiretsu Forum Keiretsu Forumekin batera antolatu da, hau da, 27 herrialdetan 53 egoitza dituen munduko business angel inbertitzaile pribatuen sarerik handiena. Sareak 2.000 kide baino gehiago ditu eta 200 milioi dolar baino gehiago inbertitu ditu ehunka startupetan.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...