2021(e)ko abenduaren 01(a) 09:50

Bizkaiak 2,6 milioi euroko inbertsioa egin du eskualdeko lehiakortasun-ekimenetan

Ekonomia Sustatzeko Saila

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, lurraldeen arteko lehiakortasunean eta orekan aurrera egiteko Bizkaia Orekan Sakonduz ekimenean parte hartu duten tokiko eta eskualdeko eragileak bildu dituen urteroko ekitaldian parte hartu du: “Bizkaia Orekan Sakonduz-ek lantzen duen lehiakortasun-esparruak lehiakortasuna ongizatearen zerbitzura jartzen du. Bizi-kalitate hobea lortzeko lehiakortasuna.”

Unai Rementeria Bizkaia Orekan aurkezpenean

Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko lehiakortasun-estrategia indartzen jarraitzen du eta 2022an 2,6 milioi euroko inbertsioa egingo du. Gaur goizean, Bizkaia Orekan Sakonduz programako parte-hartzaileek urtero egiten duten bilera egin da Getxoko gurutzaontzien terminalean. Foro horretan Bizkaiko eragile publiko eta pribatuak lanean ari dira lurraldeko eremu eta eskualde guztietako lehiakortasuna bultzatzeko proiektuak eta ekimenak abian jartzeko.

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, eman dio hasiera saioari murgilduta gauden trantsizio handien harira Bizkaia osorako aukerak sortzearen garrantzia azpimarratuz. Ildo horretatik Rementeriak azpimarratu du Bizkaia Orekan Sakonduz ongizateari lotutako lehiakortasun ereduan oinarritzen dela. Aurrerabidea aukeratu dugu. Eta ongizatea aukeratu dugu. Lehiakortasunak ez du ezertarako balio enpresaren edo ekonomiaren ikuspegitik soilik. Bizkaia Orekan Sakonduz-ek lantzen duen lehiakortasun-esparruak ongizatearen zerbitzura jartzen du lehiakortasuna. Lehenengo eta behin, pertsonak. Beti.  Bizi-kalitate hobea lortzeko lehiakortasuna. Horretaz dihardute martxan dauden trantsizioek, eta horretan eragiten dute Bizkairako proiektu estrategikoek: industria adimenduna, energia garbiagoa eta osasuna eta zaintza pertsonalizatuak. Bizkaiak bat eginda egin behar du aurrera, berdintasunean. Lankidetzatik eta erantzukizunetik abiatuta. Eskualde guztietan, udalerri guztietan eta auzo guztietan aukerak sortu behar ditugu, ziurtatu du.

Bizkaia Orekan Sakonduz (BOS) ekimenak Bizkaiko tokiko eta eskualdeko garapen-agentziekin sarean lan egiteak duen potentzialean jartzen du ardatza  berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta ekintzailetza aurreratuaren bidez enpresa-sarearen lehiakortasuna bultzatu eta sustatuko duten ekimenak garatzeko.

Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko diputatuak, nabarmendu duenez, BOS ekimena oso finkatuta dago murgilduta gauden trantsizio handiekin bat datozen lan-ildoen garapenean. Smart mobility, 4.0 industria, ekonomia zirkularra edo silver economy bultzadarekin lerrokatutako proiektuak garatzen ari gara. Era berean, eskualde bakoitzaren indargune sektorialetatik abiatzea eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortuko duten aukera zehatzak lantzeko proiektuak garatzea garrantzitsua dela jakinda, itsasoaren, arrantzaren edo zuraren esparruko proiektuak ditugu, azaldu du Ainara Basurkok.

Bizkaia Orekan Sakonduz-en foro teknikoen elkarlanerako dinamika oso garrantzitsua da ildo horretan aurrera egiteko, eta gauza bera gertatzen da Ekonomia Sustatzeko Sailetik kudeatzen dugun Eskualdeko Lehiakortasun Programarekin ere. Programa horrek eskualdeko eragileei aukera ematen die eginkizun hori indartzeko eta zona, eskualde edo udalerri bakoitzaren lehiakortasuna bultzatzeko proiektuak definitu eta gidatzeko. Lantaldeak, tokiko eta eskualdeko eragileen barruko pertsonak dira enpresetatik gertu daudenak eta proiektu hauek garatzen dituztenak. Aurtengo deialdian 26 erakunderen 67 proiekturi eman diegu laguntza, 1.047.426 euroko dirulaguntza guztira, 2020ko deialdian baino % 12 gehiago, diputatuak zehaztu duenez.


Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...