2021(e)ko azaroaren 29(a) 11:26

Bizkaiko Foru Aldundiak ehun esku-hartze inguru egin ditu gauerditik euri-jasaren ondorioz

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Jarduketa gehienak xukatzeak egiteko izan dira eta Cadagua eta Nerbioi-Ibaizabal ibaien arroetan kontzentratu dira. Goizeko lehen ordutik Uriosteko, Basauriko eta Zallako suhiltzaile-parkeek lanean jarraitzen dute eremu kaltetuenetan. Suhiltzaileek hainbat parketako ponpa-orgak eta Iurretako parkean dagoen xukatze-ponpen edukiontzia mobilizatu dituzte. 5 erreskatetan ere esku hartu dute, ibilgailuetan harrapatuta geratu diren pertsonei irteten laguntzeko. Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria, gaur goizean Alonsotegira joan da eta Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua, Elixabete Etxanobe, euriteek gehien kaltetutako guneetara joango da goizean zehar.

Unai Rementeria, Elixabete Etxanobe y Pedro Izaga

Bizkaiko Foru Aldundiko errepideak zaintzeko zerbitzuek eta suhiltzaileek ehun esku-hartze inguru egin dituzte gauerditik euriteek uholdeak eta ur-putzuak eragin dituztelako lurraldeko hainbat tokitan. Jarduketa gehienak xukatzeak izan dira eta Cadagua eta Nerbioi-Ibaizabal ibaien arroetan kontzentratu dira.

Balantzea behin-behinekoa bada ere goizaldean foru-suhiltzaileen esku hartze gehien behar izan dituzten udalerriak Barakaldo, Basauri, Santurtzi eta Igorre izan dira.

Gainera, Suteak Prebenitzeko, Itzaltzeko eta Salbamenduko Foru Zerbitzuak 5 erreskatetan esku hartu du ibilgailuen barruan zeuden pertsonei irteten laguntzeko;  gorabehera horietan ez da kalte pertsonalik izan.

Beste alde batetik, errepideak zaintzeko zerbitzuko langileek dozena bat jarduketa inguru egin dituzte azken orduetan, gehienak lur-jausien ondoriozko garbiketa-lanak eta oztopoak kentzea.

Era berean BI-625 errepidea berriro irekitzea aurreikusi da, goizaldean izandako lur-jausiaren ondoren bazterbidean hesiak jarriz. Horri esker aukera egongo da Arrankudiaga Laudiorekin lotzeko eta AP-68 autobidea Arakaldon hartzeko.

Beste alde batetik, BI-636 errepidea guztiz itxita dago La Encartada txapel-fabrikatik gertu eta goizean zehar errei bat irekitzeko ustea dago. Une hauetan garbiketa-lanak egiten ari dira tokian.

Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria, Alonsotegin izan da, eta foru suhiltzaileen eta Bizkaiko Foru Aldundiko errepide zerbitzuko langileen lan itzela nabarmendu du: Bizkaiko Foru Aldundiko errepideetako foru-zerbitzuek eta suhiltzaileek lan itzela egin dute, eta egiten jarraitzen dute, eskura dituzten giza baliabide eta baliabide material guztiekin. Gau osoan ehun bat esku-hartze egin dituzte urak hartutako eremuetan. Zorionez ez da kalte pertsonalik gertatu, nahiz eta garaje, lokal, enpresa eta ibilgailuetan eragin handia izan duten, batez ere Cadagua eta Nerbioi-Ibaizabal ibaien arroetan. Eusko Jaurlaritzako meteorologia-zerbitzuek eta larrialdietako zuzendaritzak aurreikusten duten bezala, euria goizean zehar arintzea espero dugu, eta normaltasuna lehenbailehen lehengoratzea adierazi du. Rementeria Alonsotegira joan da Elixabete Etxanobe, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuarekin batera, eta diputatua euriteek gogorren jo duten udalerrietara joango da goizean zehar.


Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...