2021(e)ko azaroaren 26(a) 13:30

Aldundiak Gaztelugatxeko Ermu eta Lurgorri arteko bide-tartea prebentzioz itxi du, euriteengatik

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila

Egun hauetako euriteen ostean, eta datozen egunetan euriteek bere horretan jarraituko dutela aurreikusita, Foru Aldundiak segurtasun protokoloa ezarri du barrutiaren hegalean lur-jausi arriskua sor dezaketen egoeretarako.

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxen lur-jausiak gertatzeko arriskua dagoen egoeretan ezarritako segurtasun-protokoloa aktibatu du, eta Ermu eta Lurgorri arteko sarbidea prebentzioz itxi du. Azaroaren 2tik hona izandako prezipitazio handien ondorioz (24 ordutan 40 litro pilatu dira, eta astean 95 litro ere pilatu dira), aldi baterako itxiera hau luzatu egingo da, harik eta eguraldiak hobera egin eta eurite handiak gutxitu arte.