2021(e)ko azaroaren 26(a) 15:23

Aldundiak eta Zaldibarko Udalak kultura-ondasun gisa katalogatutako Bizkaibuseko markesina bakarraren zaharberritzea burutu dute

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Bizkaiko Mikeleteen Kidegoaren Etxearen atala zen eta, gaur egun, Bizkaibuseko lineei ematen die zerbitzua.

José Luis Maiztegi eta Gómez Viar

Estilo neovascoko markesina da, bistako adreiluz, harriz, egurrez eta teila mahiko apainduz eraikia. Markesina ia aurri egoeran zegoen  eta erortzeko arrisku nabarmena zuen.

Bizkaiko Mikeleteen Kidegoaren Etxeko  atala zen. Foru kidego horrek XVIII. mendearen amaieratik kuartel txikiak zituen Bizkaiko sarrerako muga guztietan, salgaien joan-etorrien gaineko zergak biltzeko eta lurralde mugakideen arteko kontrabandoaren aurka borrokatzeko.

Zaldibarko Udalak udal-mailako kultura-ondasun moduan katalogatuta dauka eta, beraz, ezin da eraitsi eta kontserbatu egin behar da.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak eta Udalak behinola osorik leheneratzea erabaki zuten, eragiketa horien bidez  funtzionaltasuna berreskuratzeko eta geldigune hori erabiltzen duten Bizkaibuseko hiru lineen erabiltzaile guztiei zerbitzua ematen jarraitzeko:

  • A3912 Bilbao-Hospital Galdakao Ospitalea-Lemoa-Durango-Ermua-Eibar
  • A3924 Eibar-Ermua-Durango-UPV/EHU
  • A3926 Bilbao-Ermua-Eibar (Autopista)

Geldigunea Gipuzkoako mugan bertan dago, Olarreaga auzoan, N-634 errepidean. Bizkaibuseko markesina bakarra da kultura-ondasun gisa katalogatuta dagoena.

Miguel Ángel Gómez Viarrek, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak, eta José Luis Maiztegik, Zaldibarko alkateak, gaur goizean aurkeztu dute markesina zein egoeratan geratu den zaharberritze-prozesuaren ondoren eta, aldi berean hau egitea lortu duen sintonia ona eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu dituzte.

Jarduketa horrek bi aldiz merezi izan du; izan ere, alde batetik, Bizkaibuseko erabiltzaile guztientzat hobekuntza nabarmena ekarriko du, markesina baldintza onenetan erabili ahal izango dutelako, eta, bestetik, gure historiaren parte den interes kulturaleko ondarea mantendu eta kontserbatzea delako, Gómez Viarrek adierazi duenez.


Argazkiak