2021(e)ko azaroaren 26(a) 13:30

Foru Aldundiak suhiltzaileen hornitutako kamioi autoponpa bat laga dio Bermeori herriko Babes Zibileko boluntarioen talderako

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Ibilgailua hainbat larrialdi motari aurre egiteko behar den ekipamendu guztiaz hornituta dago eta Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuak utzi du, Aldundiak eta herriko Udalak sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarri dena betez. Ibilgailuak aukera emango du zerbitzu hobea emateko eta larrialdi-egoeretan Babes Zibileko boluntarioen lana hobetzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmenak sinatu ditu Bermeoko, Karrantza Haranako, Lanestosako, Urduñako eta Otxandioko udalekin, Foru Erakundearen parkeetako suhiltzaile profesionalak iritsi arte hainbat zereginetan jarduteari dagokionez erakunde horietako babes zibileko boluntarioen taldeetako kideek beharrezko prestakuntza eta baliabide teknikoak jaso ditzaten

Pedro Izaga, Aritz Abaroa eta suhiltzaileak, kamioaren ondoan

Bizkaiko Foru Aldundiak autoponpa kamioi bat eman dio gaur Bermeoko Udalari herriko Babes Zibileko boluntarioen elkarterako. Zuzkidura berri hori eta material tekniko guztia Bizkaiko Foru Aldundiko Suteak Prebenitzeko eta Salbamenduko Zerbitzuak laga ditu eta foru erakundeak eta Udalak sinatutako lankidetza-hitzarmenean jasota dago.

2003an egindako ibilgailua hirirako kamioi autoponpa astuna da eta ekipamendu osoa du kabina bikoitzarekin eta trakzio integralarekin. Kamioiak 4.000 litro ur biltzeko kapazitatea eta aparra sortzeko 300 litro espumogeno ditu. Goi-presioko eta behe-presioko ponpa konbinatua du. Ibilgailuaren ezaugarri nagusiak hauek dira: behe-presioan minutuko 4.000 litro ematen ditu 10 bar-eko presioan eta, goi-presioan, 400 litro minutuko eta 40 bar-eko presioan. Zisterna beira-zuntzez indartutako poliesterrez egina dago, eta, ponpa mota horrekin batera, ibilgailua ur gazia erabiltzeko egokia da eta horrek moldakortasun handia eskaintzen du kasu honetan bezalako kostaldeko udalerri batean.

Babes zibileko boluntarioen bost talde Bizkaian

Bizkaiko Foru Aldundiak bost lankidetza-hitzarmen sinatu ditu Bermeo, Karrantza Harana, Lanestosa, Urduña eta Otxandioko udalerriekin, babes zibileko boluntarioen parkea izan dezaten. Hitzarmen horiek foru erakundearen eta aipatutako udalerrien arteko lankidetza-oinarriak ezartzen dituzte, babes zibileko erakundeen bitartez prebentzioaren, suteak itzaltzearen eta salbamenduaren arloan jarduteko.

Horrela, hitzarmen horien arabera babes zibileko boluntarioen erakundeetako kideek prestakuntza eta beharrezko baliabide teknikoak jasotzen dituzte Aldundiaren aldetik talde horiek lehen instantzian jardun ahal izan dezaten Bizkaiko Foru Aldundiko parkeetako suhiltzaile profesionalak iritsi arte. Beste alde batetik, udalek lokal, nabe edo higiezin bat gaitzen dute foru erakundeak utzitako ibilgailuak eta materiala bertan gorde eta zaintzeko. Era berean gutxienez sei laguneko zuzkidura bermatu behar dute, hori delako antolaketa-eredu hori ahalbidetzeko eskatzen den gutxienekoa.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...