2021(e)ko azaroaren 23(a) 11:30

Bizkaiko Foru Aldundiak arte-sorkuntzarako bekak eskatzeko epealdia irekiko du urtarrilaren 20an

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak 275.000 euro ipini ditu 2022. urtean bekak emateko arte plastiko eta bisualetan, arte dramatikoan, musikan eta dantzan. Eskaerak aurkezteko epealdia 2022ko urtarrilaren 20an hasiko da eta 2022ko otsailaren 24an amaituko da, 13:30etan. Informazio gehiago: www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiak arte plastiko eta bisualetan, arte dramatikoan, musikan eta dantzan emango dituen beken oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ditu. Guztira 275.000 euro bideratuko dira esparru horietan sormenaren interpretazio-teknikak zabaltzeko xedez.

Arte plastikoen eta bisualen esparrurako beken helburua izango da arte-sorkuntzakio proiektuak egitea era guztietako zentroetan (estudio partikularretan ere izan daiteke) eta edozein tokitan.

Kanpoan geratuko dira (hau da, ezik dute dirulaguntzarik jaso) ikerketarekin eta irakaskuntzarekin lotutako proiektuak: graduondoko ikastaroak, masterrak, doktorego-ikastaroak, eta doktorego-tesiak.

Arte dramatikoaren esparruan Aldundiaren beken xedeak honako hauek dira: antzezleen prestakuntzarako eta hobekuntzarako ikasketak; antzerki-zuzendaritza, eszenografia, luminoteknia, soinu eta jantziteria ikasketak; eta zinema-zuzendaritza, Bizkaitik kanpo eginez gero.

Kanpoan geratuko dira (beraz, ezin dute dirulaguntzarik jaso) ikerketarekin lotutako proiektuak:  doktoretza-ikastaroak eta doktoretza-tesiak.

Beste alde batetik, musikaren arloko beken xedea izango da kontserbatorioetako ikasketa-planetan dauden musika-tresnen eta ahotsaren edo zuzendaritza edo konposizioaren prestakuntza edota trebakuntzako ikasketak egitea Bizkaitik kanpo.

Dantzaren arloan Aldundiak emango dituen beken helburua Bizkaitik kanpo dantza arautuan edo koreografian prestatzeko eta trebatzeko ikasketak egitea izango da.

Eskaerak aurkezteko epealdia 2022ko urtarrilaren 20an hasiko da eta 2022ko otsailaren 24an amaituko da, 13:30etan. Informazio gehiago: www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak