2021(e)ko azaroaren 17(a) 12:00

Suhiltzaileen ikasgela mugikorrak Bizkaian suteen prebentzioa zabaltzeko bere lehen ibilbidea itxiko du igande honetan Derion

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Eguna: azaroak 21, igandea Ordua: 10:30etatik 14:30etara Tokia: DERIO. Aralar kalea

Jardunaldiako kartela

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek igande honetan amaituko dute Derion ikasgela mugikorraren ibilbidearen lehen fasea. Horren bidez suteen aurkako prebentzioaren garrantziari lotuta dauden sentsibilizazio-lanak egiten ari dira Bizkaiko herritarrentzat oro har, eta haur eta gazteentzat bereziki. Suteen aurkako segurtasunaren eta autobabesaren printzipioak modu ludiko eta didaktikoan zabaltzeko ad hoc diseinatutako eta hornitutako edukiontzi eramangarri honek dagoeneko Santurtzi, Igorre eta Lekeitio bisitatu ditu.

Ikasgela mugikorra azaroaren 21ean, igandean, Derioko Aralar kalean egongo da, 10:30etatik 14:00etara.

Hitzaldiak, adibide praktikoak eta ginkanak egiteko edukiontzi zabalgarri eramangarriaz gain, kamioi autoponpa baten laguntza izango da. Jarduerak Uriosteko (Ortuella) parkeko suhiltzaileek egingo dituzte, herrian bertan dagoen parkeko kideen laguntzarekin.

Jardueren ordutegia:

  • 10:30 - 11:30: Hitzaldia 6 eta 12 urte arteko umeentzat.
  • 11:40 - 12:50: Hitzaldia gazte eta helduentzat (12 urtetik gorakoak).
  • 13:00 - 14:15:  Ginkana taldeka adin guztientzat.
  • 14:30: Sarien banaketa eta jardunaldiaren amaiera.

Suhiltzaileen aurreikuspenen arabera datorren udaberrian Bizkaiko eskualdeetatik egin beharreko ibilbidea osatuko dute. Jarduera hau iazko azaroan bete zen Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuaren 50. urteurrena Bizkaiko herritarrekin partekatzeko asmatu zen, baina pandemiaren ondorioz atzeratu egin behar izan zen.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...