2021(e)ko azaroaren 12(a) 12:24

Bizkaibusek duela 10 urte proiektu bateratu batean abian jarri zituen bi minibus elektriko eman dizkio AICri

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Hidrogenoaren eta hirugarren espazioaren arloko I+G+b lanetarako berrerabiliko dira

Inés Anitua eta Gómez Viar

Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak 2011n proiektu bateratu batean abian jarri zituen bi minibus elektriko eman dizkio gaur AIC-Automotive Intelligence Centerri.

BFAk, Iberdrolak eta AICk 2010ean sinatu zuten lankidetza-hitzarmen batetik sortutako proiektu honi esker proiektu aitzindaria garatzeko aukera egon da eta, izan ere, ibilgailu elektrikoak erabiliz hiriarteko garraio publikoaren lehen lineak abiaraztea ekarri zuen.

Proiektu pilotua zen, ikuspegi integral batekin elektrifikazioaren erronkak lehen eskutik ezagutzeko, besteak beste produktuaren, azpiegituraren, bateriak berriz kargatzeko denboren, mantentze-tailerren eta azken erabiltzailearen onarpenaren mailan duen heldutasun-graduaren benetako ezagutza izateko aukera eman duena.

Akordio honen esparruan 2011ko martxoan Bizkaibusek lehen ibilgailu elektrikoa sartu zuen bere zerbitzu erregularretan, zehatzago esanda Mungia, Meñaka, Arrieta, Fruiz eta Gamiz-Fikarekin lotzen duen linean. Geroago, 2012ko ekainean, bigarren ibilgailu bat sartu zen Gallarta Zugaztietarekin lotzen duen linean.

Ibilgailu hori, 2014an Bizkaibuseko zerbitzuak berrantolatu ondoren, Mungiako linean laguntza lanak egitera pasatu zen, baita Sondikan linea bat estaltzera ere.

Ibilgailuek deskribatu diren Bizkaibuseko lineei zerbitzua eman ondoren alderdiek ibilgailu horiek AICri lagatzea adostu dute, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetan erabil ditzan, Aldundia Bizkaian gero eta garraio publiko iraunkorragoa, energia garbiagoekin eta ondorio kutsatzailerik gabekoekin, lortzeko egiten ari den ahaleginaren ildotik.

Ildo horretatik, Miguel Ángel Gomez Viarrek, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saileko titularrak, iragarri berri du Bizkaibusek 6 autobus elektriko berri izango dituela datorren urtean zehar, baita 35 ibilgailu hibrido berri ere.

Argi dago azken urteotan hiriarteko lineen flotaren "elektrifikazioan" aurrera egiteko egin dugun ahalegina fruituak ematen ari dela, adierazi du. Errepide bidezko hiriarteko garraio publikoaren ezaugarriengatik, apustu hori, nola ez, "zuhurtasun-irizpideekin" egin dugu; mota honetako garraioak ibilbide oso luzeak, trazadura bihurgunetsuak eta zailtasun teknikoak dituzten maldak ditu eta, aldi berean, une oro bermatu behar da zerbitzuaren kalitatea.

Beste alde batetik, Inés Anituak, AICko CEOk, mugikortasun-joera berrietan lankidetzan aritzearen birtualtasuna aipatu zuen, horiei esker teknologia guztien benetako inplikazioak ezagutzen jarraitu ahal izango delako, bai eta behar bezala erantzuteko hobeto prestatuta egon ere.

Proiektuak

Ildo horretatik, aurreikusitako proiektuetako batek hidrogenozko erregai-zelularen sistema batean oinarritutako lerrun-tarte bat diseinatzea eta integratzea eskatzen du, besteak beste ibilgailuaren tarte erabilgarria boskoizteko helburu espezifikoarekin. Horren bidez AICk elektrifikazioaren arloan eta, zehatzago esanda, hidrogenozko erregai-zelulen arloan trebakuntza eta ezagutza sektoriala hobetzea bilatzen du.

Bigarren proiektuaren ardatza ibilgailuaren barrualdea izango da, hirugarren espazioa deritzona, besteak beste diseinua hobetuko duten berrikuntzei eta funtzionalitate berrien integrazioari helduz.

Gainera ibilgailuen berezitasunari esker AICk plataforma bat izango du, ohiko ibilgailuarekin alderatuta, besteak beste, gidatzearen digitalizazioarekin, konektibitatearekin eta automatizazioarekin lotutako mugikortasun-egoera berriak jorratuko dituzten proiektuei ekiteko.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...