2021(e)ko azaroaren 11(a) 17:33

Garraioen Saileko aurrekontuak Bizkaibus Zerbitzuaren kalitatea eta mugikortasun iraunkorragorako trantsizioa ziurtatzen ditu

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Bizkaibusek 35 ibilgailu hibrido baino gehiago eta 6 ibilgailu elektriko inkorporatuko ditu 2022an; 700.000 € “BizkaiBizi”, Bizkaiko bizikleta zerbitzu publikoa bultzatzeko; 300.000 € bizikleten aparkaleku seguru sortzeko y 150.000 € 30 BiziPuntu gehiago instalatzeko.

Aurrekontuak 2022

Miguel Ángel Gómez Viarrek, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak, bere sailak 2022rako izango dituen aurrekontuak zehaztu ditu ostegun honetan Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aurrekontuen zenbatekoa 187.410.000 €-koa da, langileen gastuak kenduta.

2021eko aurrekontuarekin alderatuta % 11,96ko igoera dago. Igoera horren arrazoiak, batez ere, Metrorako partiden igoeragatik, 15.000.000 € gehiagorekin, eta Bizkaibusi zuzendutakoagatik, 3.300.000 € gehiago, gertatu dira; halaber, "BizkaiBizi" Bizikleta Publikoen Zerbitzua sustatzeko partida berria sortu da, 700.000 €; eta programa informatikoak eskuratzeko eta garatzeko inbertsioa handitu da.

Aurrekontuaren zatirik funtsezkoena, aurreko urteetan bezala, Bizkaibusen mantentze-lanetara bideratzen da, partida hori % 3,02 handituz, guztira 112.650.000 €-raino; horrek zerbitzuaren kalitatea eta energia garbiagoekin eta ondorio kutsatzailerik gabekoekin garraio publiko gero eta iraunkorrago baterantz daraman bilakaera bermatzen du.

Aurreikuspenen arabera, 2022an Bizkaibusen flotak 35 ibilgailu hibrido berri baino gehiago inkorporatuko ditu, horietako bat artikulatua, eta 6 autobus elektriko berri.

Partida hori, Metrorako 67.000.000 euroekin batera, Sailak guztira eskuragarri duen diruaren % 95,8 da, eta hori Aldundiak Bizkaian kalitatezko garraio publikoa mantentzeko egiten duen aurrekontu-ahaleginaren isla da.

  BIZKAIBUS % METROA % GUZTIRA
2021. urtea 109.350.000€ +% 3,02 52.000.000€ +% 28,85 161.350.000€
2022. urtea 112.650.000€ 67.000.000€ 179.650.000€

Garraio Azpiegituren programa osora, eta hor sartzen da Bizkaiko Garraio Partzuergoari Metro Bilbaorako egiten zaion ekarpena, guztira 69.641.700 € bideratu dira, hau da, aurreko ekitaldian baino % 28,07 gehiago. Gehikuntza hori Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bi partidari aurre egiteko hartutako konpromisoengatik izan da: 4. kapituluan, transferentzia arrunta gastua finantzatzeko, 37 milioi euro; eta 30 milioi euro 7. kapituluan, BGPk izenpetutako maileguei dagokien finantza-kargari aurre egiteko.

Gainera, Garraio Azpiegituren programak Aparkabisaren ohiko funtzionamenduari dagokionez azken urteetan emandako zenbateko bera jasotzen du: 1.200.000 €; eta Bizkaibuseko markesinak mantentzeko eta berritzeko partida % 42,06 handitzen du. Iaz 630.000 € izan ziren eta aurten 895.000 €.

BIZIKLETA BIDEZKO MUGIKORTASUNA SUSTATZEKO NEURRIAK

Sailaren beste jarduera-eremuari dagokionez, Mugikortasun Jasangarrira, 1.450.000 € bideratzen dira, hau da, aurreko ekitaldian baino % 93 gehiago, batez ere "BizkaiBizi", Bizkaiko bizikleta publikoen zerbitzua sustatzera bideratutako 700.000 €-ei esker. Gómez Viarrek azaldu duenez, partida honek I. fasea ezartzea aurreikusten du, beharrezkoa den inbertsioaren zati proportzionala eta 2022rako mantentzea kontuan hartuta. Aurreikuspen horri dagokionez, akordioak lortu behar dira proiektu pilotuaren lehen fase honen eraginpeko udal guztiekin.

Bizikleta ohiko garraiobide gisa erabiltzea bultzatzeko Mugikortasun Jasangarriaren arloko beste partida nabarmen batzuk lokal bizikleten aparkaleku seguru gisa egokitzeko eta hornitzeko 300.000 €-ak eta "BiziPuntuak", bizikletak konpontzeko eta mantentzeko guneak, instalatzeko kanpainarekin jarraitzeko 150.000 euroak dira, horrelako beste 30 gune inguru jarriz, udalek euren udal-mugarteetan instalazio horietako bat izateko eskaria gero eta handiagoa dela ikusita.

Atal hau osatzeko Sailak 2020 eta 2021 artean instalatutako 69 BiziPuntuen mantentze-lanetarako 91.000 €-ak daude. Aurrekontu-bultzada garrantzitsua da, Bizkaiko mugikortasun-eredu iraunkorrago baterantz aurrera egiteko azpimarratu du Gómez Viarrek.

Sailaren 2022rako aurrekontuaren egitura osatzeko informatika-azpiegitura sortzeko eta mantentzeko programa aipatu behar da, 1.250.000 €-ko munta duena. 2022rako 950.000 euroko gehikuntza egon da, besteak beste, pandemiaren arazoen aurreko mailak lehengoratzeko eta hainbat garapen egiteko helburuarekin. Garapen horien artean, besteak beste, honako hauek daude: gailu mugikorren bidez garraio-zehapenen ordainketaren aplikazioa mantentzea; Bizkaibusen webgunean eta App-ean bilaketa-estrategien eta informazio-prozesuen mapak optimizatzea; Bizkaibusen GTFS fitxategiak sortzea Googlera igotzeko; eta beste hainbat.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...