2021(e)ko azaroaren 11(a) 11:38

Euskararen erabilera sendotzea, kultur eta kirol ehun sendoagoak lortzea eta sistema egonkorragoa bermatzea dira erronka nagusiak

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Euskara Kultura eta Kirol Sailaren datorren urterako aurrekontua 62.900.000 eurokoa izango da: Euskara Arloak 7.499.000 euro izango ditu, kulturak 40.633.000 euro, Kirolak 10.076.000 euro eta Zerbitzu Orokorrak 4.692.000 euro. 2022ko egitasmo berezien artean azpimarragarrienak ondokoak dira: gizartea aktibatzea euskararen erabilerarako (gazteengan, kirolean eta harreman sozioekonomikoetan bereziki), Omako basoa, ondare industrialarekin lotutako Urbideak proiektua, Euskararen Interpretazioa zentroa erakargarriago egitea eta emakumeen presentzia kirolean ikusarazteko pasa baloia neskei ekimena eta Bizkaiko eskola kirolerako, haurren ongizate eta babeserako plana daude.

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak zuzentzen duen sailaren aurrekontuak aurkeztu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan. Bilbao Ibarrak adierazi duenez 2022ko aurrekontuen erronka nagusia pandemia egoeratik atera ahala susperraldia bultzatzea, ehun sendoagoak lortzea, sistema egonkorragoa bermatzea, egoerak okerrera egingo balu iraunkortasuna errazteko.

Diputatuak sailaren muina diren lan lerroak nabarmendu ditu gizarte elebidunagoa lortzeko urrats sendoak emotea orotariko gizarte eragileekin batera. Gure lurraldean dagoen talentua sustatu eta ibilbide profesionaleranzko ibilbidea erraztu. Gizartearen dinamismoari eutsi sorkuntza babestuz, hedapena bideratuz eta kontsumoa sustatuz eta eskola kirola eta kirol jarduera bultzatu herritarrengan.

Hau guztia aurrera ateratzeko tresna nagusia dira aurrekontuak. 2022rako 62.900.000 euro izango ditu Euskara, Kultura eta kirol sailak.

Euskara esparru estrategiko guztietan sustatzeko helburuarekin 7.499.000 euro bideratuko dira. Loreak azaldu duenez Aldundia euskaldunagoa bihurtu, euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan hizkuntza legez sendotuz; euskara gehiago azalarazi Bizkaian; Euskarazko IKTak esparru berrituetarako eta belaunaldi berrienganako ardatz izatea eta aisia euskaraz bultzatzea dira lan ildo nagusiak.

Euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzearen harira, kirol alorrean euskararen presentzia, ezagutza eta erabilera sustatzeko 156.000 euro bideratuko dira; aisian euskararen erabilera sustatzeko 543.000 euro; euskararekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuei lotutako jarduera ekonomikoak lagunduko dira 1.901.000 euroko partidarekin; arlo soziekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko 390.000 euro; gizartea aktibatzeko euskararen erabilerarako 1.089.000 euro inbertituko dira eta ingurune digitalean euskararen presentzia areagotu eta euskaraz aritzeko ohiturak sustatzeko 863.000 euro daude aurreikusita.

Administrazioan euskara zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza izateko lanetan 1.439.000 euro inbertituko dira.

Aldi berean, Bizkaiera eta euskararen bizi indarra hedatzeko Aldundiak 770.000 € bideratuko ditu

Kultura Arloak 40.633.000 euroko aurrekontua izango du 2022an.

Kulturan zutabe nagusietako bat Bizkaiko gizartearen kultur sorkuntza eta dinamismoa babestea eta sustatzea da; Kultur esparruan estrategikoak diren proiektu traktoreei eutsiko zaie. Bizkaiko dantza egitasmoak sendotzeko 702.000 euro inbertituko dira. Musika proiektu ezberdinak jorratzeko 443.000 euro; eta Bizkaian Arte Eszenikoen erreferentziazkoak diren proiektuak babestuko dira eta eskaintza koordinatua zabaldu, honetarako 598.000 euro. Bizkaiko arte plastikoen proiektuak babesteko 169.000 euro izango dira. Bestalde, kultura arloko lankidetzak sendotzeko 1.563.000 euro bideratuko dira, besteak beste Bizkaiko udalerrietako egitasmoak bultzatzen jarraituko du Aldundiak 740.000eurorekin. Elkarteekin batera garatutako egitasmoetarako 813.000 euro. Udal-antzokien programaziorako 580.000 euro izango dira, ESKENA deialdirako 100.000 euro (Bizkaiko arte eszenikoen konpainientzako laguntza, ikuskizunak merkatuan sustatzeko) eta GARATUrako 115.000 euro (Arte eszenikoetako jarduerak antolatzen dituzten Bizkaiko kultura-enpresei laguntzeko deialdia). Ikusentzunezkoi bideratuta 161.000 euro izango dira.

Bizkaia Ondarearen lurraldea da kulturako arloko beste zutabe garrantzitsu bat. Bilbao Ibarra diputatuak berretsi du Bizkaia ondarearen kudeaketa eta zabalkundearen erreferente izateko erronka. Ondarea herritarrengana hurbiltzeko proiektuetarako 430.000 euro izango dira: besteak beste, Industria ondarea batu eta modu erakargarri baten ezagutzera emateko (190.000 euro); Ondarearen Europako Jardunaldiak (30.000 euro), La Encartada tradizioa eta abanguardia proiektua (150.000 euro). Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoetarako eta baita lurraldeko gainontzeko museoetarako 16.945.000 euro inberdituko dira. Oma basoko proiekturako 400.000euro inbertituko dira 2022an. Gainera, 1.000.000 euro bideratuko dira itsas ondarea, arkeologia, etnografia eta materiala ez den ondarea edo dokumentuenerako (Artxibategiak eta liburutegien dokumentuen tratamendua, arkeologia eta etnografiarako dirulaguntzak, indusketak, ibilbide historikoak programa …).

Gizarte Hezkuntzako programentzako eta ekipamenduentzako 1.415.000 euro jarriko dira.

Eta kultura azpiegituren errendimendua hobetzea da beste zutabe nagusietako bat. Zentzu honetan zenbait egitasmo daude besteak beste BOSen mendeurrenean musika hazkundearen aldeko apustua egingo da 5.519.000 eurorekin; Rekalde Aretoak 150.000 euroko ekarpen berezia izango du eta Foru liburutegian inguruan Artea eta Letrak gunea garatzekn jarraitzeko 270.000 euro izango dira.

Kirolari dagokionez sailak guztira 10.076.000 euro bideratuko ditu. Lorea Bilbao Ibarra diputatuak kirol arloan Aldundiak dituen lan lerroak azaldu ditu: bakoitzaren neurrirako kirola sustatzea, bertoko kirola indartzea, euskararen erabilera sustatzea, emakumeen parte hartze aktiboa; kudeaketa aurreratua, berrikuntza, ikerketa eta formazioa eta eskola kirola.

Kirolariek eta klubek estatu mailako zein nazioarteko maila altueneko kirol lehiaketetan parte-hartzea babesteko 900.000 euro erabiliko dira.

Aldi berean, funtzio publiko delegatuak garatzeko federazioei ekarpena 1.362.000 eurokoa izango da eta Bizkaiko Kirol Federazioen Elkarteak 334.000 euro izango ditu lurraldeko kirol sistema osoari dinamizazio, laguntza eta aholkularitza eskaintzeko. Esparruaren beste apustuetako bat kirol langile teknikoen prestakuntza hobetzea da; horretarako 88.000 euro erabiliko dira.

Hala, kirol ekitaldiak baldintza egokietan gauzatzea ahalbidetzeko 400.000 euro inbertituko dira. Erakundea bertako kirola indartzeko apustuarekin jarraituko du; horretarako, 468.000 euro bideratuko ditu bertoko kirol federatuetara. Ildo berean, Bizkaia Frontoia eta kirol etxeko jarduerak 2.008.000 euro jasoko dituzte.

Bizkaiko kirol talentua, bereziki gazteei zuzendurikoa bultzatzeko 77.000 euro jarriko ditu Aldundiak.

Modu berean, beste 100.000 euro bideratuko dira Bizkaiko kirol naturguneak egokitu eta dinamizatzeko.

Kirolean emakumeen parte hartze aktiboa sustatzeko EMAKI programara 57.000 euro bideratuko dira, bertan emakumea bistaratzeko kirol jarduerak antolatuko dira eta baita foroa bat ere.

Honen harira, Pasa baloia neskei izeneko ekimenerako 60.000 euro jarriko dira.

Eta eskola kirola 45.000 ume inguru mugitzen dituen ardatz nagusietako bat denez, arloko esparrurik nabarmenetako bat da eta, bertan, 2.349.000 euro inbertituko dituzte guztira.

Lorea Bilbao Ibarra diputatuak Bizkaiko Eskola Kirolerako haurren ongizate eta babes plana abian jarriko dela adierazi du, horretarako 100.000 euro izango dira.

Azkenik, Zerbitzu Orokorrei dagokienez 4.692.000 euro izango ditu, honen lan lerroak honakoak dira: arlo juridikoaren eta ekonomikoaren kontrola, pertsonala eta kontratazioa eta foru plan informatikoa: ohiko tramitazioak egiteko aplizazio informatikoak alegia.

Diputatuak Batzar Nagusietan eginiko agerraldia bukatzeko zera azpimarratu nahi izan du gure jarduerako oinarriak argiak dira: sektoreekin etengabeko komunikazio eta hurbiltasuna; Elkarlana sektoreetako eragileekin, zein erakunde publiko eta pribatuekin. Kudeaketa zuzena, bizi dugun egoerara egokitua eta malgua. Gardentasuna eta parte hartzea dira sailaren gakoak eta baita etengabeko ebaluazioa ere.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...