2021(e)ko azaroaren 10(a) 16:00

Aldundiko suhiltzaileen ikasgela mugikorra igande honetan Lea-Artibaira hurbilduko da suteen prebentzioa zabaltzeko

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Eguna: Azaroak 14, igandea Ordua: 10:30etik 14:30era Tokia: LEKEITIO. Independentzia plaza

Jardunaldiko kartela

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak igande honetan (azaroak 14) Lea-Artibai eskualdera hurbilduko dira ad hoc diseinatu eta hornitutako edukiontzi eramangarriarekin, jolas-moduan, baina, aldi berean, era didaktikoan suteen aurkako segurtasun eta norberaren babesaren printzipioak zabaltzeko. Hala, orokorrean, Bizkaiko herritarrak eta, bereziki, haurrak eta gazteak sentsibilizatu nahi dituzte suteen kontrako prebentzioaren garrantziari buruz. Zehazki, Lekeition egongo dira 10:30etik 14:30era.

Hitzaldietarako, adibide praktikoetarako eta ginkanetarako edukiontzi eramangarri eta zabalgarriaz gain, kamioi autoponpa ere izango da. Jarduerak erreferentziazko parkeko suhiltzaileek egingo dituzte, kasu honetan Markinakoek, Uriosteko (Ortuella) kideen laguntzaz.  Udalerriko Independentzia plazan jarriko dira.

Jardueretarako ordutegia:

  • 10:30 - 11:30: Hitzaldia txikienentzat, hau da, 6 eta 12 urte bitartekoentzat.
  • 11:40 - 12:50: Hitzaldia gazte eta adin nagusikoentzat (12 urtetik gora).
  • 13:00 - 14:15: Adin guztietako taldekako ginkana.
  • 14:30: Sariak ematea eta jardunaldia amaitzea.

Foruko suhiltzaileen ikasgela mugikorra berriz mugituko da azaroaren 21ean (igandea), oraingoan Deriora. Udaberrian oraindik iritsi ez den gainerako eskualdeetara joango da.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...