Berriak
2021(e)ko azaroaren 10(a) 09:58
Azpiegituretarako Sailak inbertsio publikoa oinarri duen aurrekontua aurkeztu du, ekonomia suspertzen laguntze aldera
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak 240 milioi euroko aurrekontua izango du 2022an, eta horietatik 205 milioi inbertsioetara bideratuko dira. Imanol Pradalesek, partida nagusiei dagokienez, bizikleta bidezko mugikortasunaren arloan (26,7 milioi euro) eta bide berrikuntzaren arloan (% 40ko hazkundea) egin diren inbertsioak nabarmendu ditu.
Imanol Pradales foru diputatuak Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren 2022rako aurrekontu proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietako batzordean. Horri dagokionez, 2022. urterako aurrekontua 240 milioi eurokoa izango da, 2021eko aurrekontua baino % 0,7 gehiago. Azpimarratu duenez, aurrekontuak 205 milioi euroko inbertsio publikoa aurreikusten du 1.443 lanpostu sortu eta/edo mantentzeko, eta hori bereziki garrantzitsua da susperraldi ekonomikoa bizitzen ari garen garai honetan.
Proiektu nabarmenen artean, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren aurrekontuan Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen bigarren faserako eta itsasadarraren azpiko tunelaren ingeniaritza-lanak eta La Avanzada estaltzeko proiektua burutzeko partidak aurreikusten dira. Era berean, Sailak inbertsio handia egiten du Bizkaiko errepide-sarea mantentzeko eta kontserbatzeko, eta ia 56 milioi euro bideratzen ditu xede horretara.
Pradalesek azpimarratu du, gainera, aurrekontu honekin bere Sailak azkartu egiten dituela bizikleta bidezko mugikortasunerako inbertsioak: 26,7 milioi euro Amorebieta-Iurreta bizikleta-pistarentzat, itsasadarreko bulebarrarentzat eta Erandio eta Barakaldo arteko bizikletentzako zubi mugikorrarentzat. Sailak bide-berrikuntzaren arloko inbertsioak ere handitu ditu. Bizkaiko Bide Azpiegituren Berrikuntza Planaren garapenari dagokionez, kontrol-zentroen elkarreragingarritasunerako, sarearen digitalizazio eta sentsorizaziorako, ibilgailuaren eta azpiegituraren arteko komunikaziorako eta material berrien erabilerarako jarduketak jasotzen dira.
Jarraian, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren aurrekontuko programa bakoitzean jasotzen diren partida nagusiak zehazten dira.
Aurrekontua, programen arabera
Administrazio orokorra. 2,3 milioi euro.
Programa horretan hainbat partida aurreikusten dira bulegoen gastu arruntetarako, eraikinen mantentze-lanetarako, Saileko ibilgailuen erregaietarako edo errepideetako obrek eragiten dituzten afektazioen publizitaterako eta abisuetarako.
Foru plan informatikoa. 2,0 milioi euro.
Partida hau Lantik foru sozietateak Saileko sistema informatikoak garatu eta mantentzeko ematen duen zerbitzua finantzatzeko xedatzen da.
Lurralde-antolamendua eta hiri-plangintza. 1,9 milioi euro.
Programa honetan jasotzen diren partiden artean, udalei laguntzak emateko dekretuari dagokiona dago, % 33 handitu baita, milioi bat eurora iritsi arte. Halaber, 0,3 milioi euro aurreikusi dira Bilbo Metropoliko Lurralde Plan Partzialaren behin-behineko onespenerako eta lurralde-antolamenduaren arloko beste jarduketa batzuetarako. Beste 443.000 euro Bizkaiko sistema geografiko, kartografiko eta fotografikoak mantentzeko erabiliko dira.
Bide-sarearen kudeaketa. 96,1 milioi euro
Programa honek sailaren gastu osoaren % 40 hartzen du. Diru-kopururik handiena duen partida, 55,8 milioikoa, foru errepide sareko 1.300 kilometroak eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan zaindu eta mantentzeko zerbitzuarena da. Partida hori % 3,5 handitu da 2021eko aurrekontuarekin alderatuta.
Era berean, azpimarratzekoa da bizikleta bidezko mugikortasunari eman zaion bultzada sendotu egin dela; izan ere, Sailak 26,7 milioi euro inbertituko ditu azpiegitura berriak eraikitzeko eta diseinatzeko, hala nola Amorebieta-Iurretako bizikleta-pista, itsasadarreko bulebarra eta Erandio eta Barakaldo arteko bizikletentzako zubi mugikorra.
Halaber, bide-sarearen kudeaketa-programak 9,6 milioi aurreikusten ditu motor-gidariak babesteko sistemak jartzeko eta N-240 errepidean (Barazar mendatean) garraio berezietarako bazterbideak, Kanpazarreko hirugarren erreia eta bide-zoruak eta egiturak (Atxazpiko zubibidea, besteak beste) berroneratzeko.
Azpiegituren garapena. 13,6 milioi euro.
Partidarik aipagarrienei dagokienez, esan behar da 10,1 milioi euro bideratzen direla errepideak hobetzeko inbertsioetara, hala nola, Gurutzetako aldagunea, Gurutzeta ospitalerako sarbideak, eta Galbarriaturako edo La Herrera-Malabrigorako sarbideak. Programa horretan, Aldundiak beste 483.500 euro bideratzen ditu zarataren aurkako laguntzen dekretura, eta 2,8 milioi euro ematen ditu laguntza teknikoetarako, azterlanetarako eta proiektuetarako; horien artean dago, berbarako, La Avanzada estaltzeko proiektu teknikoa amaitzea.
Berrikuntza, ustiapena eta desjabetzeak. 113,5 milioi euro.
Programa honek Sailaren hornidura-kopururik handiena du, hau da, guztirakoaren % 47. Interbiak-en bidez, 92,5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da; kopuru horretatik, 53,2 milioi 2022an MHS AP-68 autobidearekin lotzeko egin beharreko lanei dagozkie, 2023an abian jartzeko; 3,5 milioi euroko beste kopuru bat bideratzen da itsasadarraren azpiko tunela eraikitzeko proiektua idazteko. Halaber, beste 22,7 milioi euro inbertituko dira ibilgailuentzako ordainketa-sistema ezartzeko, eta beste zenbait milioi euro ibilgailuetarako.
Era berean, programa honetan 8,5 milioi euroko zuzkidura sartzen da Bidesaria programako diru-laguntzetarako, zeinak bidesaria duten bideetan hilero egiten den gastua mugatzen baitu; 48 milioi euro Gerediaga-Elorrio eskualde-ardatzaren emakidarako, eta 2,8 milioi euro Bizkaiko errepide-sarean bide-berrikuntzako proiektuak abian jartzeko.
Bide-segurtasuna. 4,1 milioi euro.
Programa horretan, besteak beste, laguntza teknikoetarako, bide-segurtasuneko azterlan eta proiektuetarako, udalekin hitzarmenak egiteko eta Basalanekin errepideak osorik kontserbatzeko hitzarmena egiteko partidak jasotzen dira. Era berean, 1,5 milioi bideratzen ditu Gautegiz Arteagako zeharbidea hobetzeko jarduketaren urteroko partidara.
Bideetakoak ez diren azpiegiturak. 6,7 milioi euro.
Programa honek foru azpiegituretan (egoitzetan, eguneko zentroetan eta elkartegietan, esaterako) egiten diren inbertsioak biltzen ditu, bai eta industrialdeetan egiten diren partaidetzak; azkenik, milioi bat euroko partida bat dago Bizkaia Dorrea alokatzeko eta mantentzeko.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...