2021(e)ko urriaren 28(a) 10:17

Tokiko erakundeek erreferente berri bat dute Zeberion energia-eraginkortasunerako eta berriztagarrietarako neurriak garatzeko

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Zeberioko Udalaren ekimena Energiaren Euskal Erakundeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu dute. Ekimen hori izan da C gasolioko bi instalazioen ordez biomasako galdarak jartzea eta District Heating sistema bat diseinatzea, udaletxeari eta kultur etxe eta gazteleku gisa erabiltzen diren eskola zaharrei berokuntza eta ur bero sanitarioa emateko

Karlos Idirin, Amaia Antxustegi eta Iñigo Ansola

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Inguru Naturala zaintzeko diputatuak eta Karlos Idirin Zeberioko alkateak District Heating instalazioak bisitatu dituzte gaur goizean. Instalazio horiek ematen dizkiete berokuntza eta ur bero sanitarioa udaleko hainbat eraikini. Aurten bertan jarri da martxan 150 kW-ko potentzia duen auzoko berokuntza-instalazio hori eta EEEren laguntza izan du, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailarena ere (120.000€). Biomasako bi galdara jarri dira, erregai fosilekoak ziren aurrekoen lekuan, eta horiek ematen diote zerbitzua Udaletxeari eta gazteleku eta kultur etxe gisa erabiltzen diren eskola zaharrei. Kalkuluen arabera, ingurumen-abantailez gain, % 30 murriztuko da energia-kontsumoaren faktura.

Bisita Europako Batzordeak (DG ENER EASME) antolatutako Energia Jasangarriaren Europako Astearen (EUSEW) barruan egin da, energia garbia, eraginkorra eta segurua lortzeko iturri berriztagarrietarantz aurrera egitea helburu duena. EUSEWren leloa da "2030erako: Europako sistema energetikoa birmoldatzea". Hain zuzen ere, aurten aukeratutako gaiari begira, Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, sistema energetikoa birmoldatzeko, energia berriztagarriko instalazio handiak behar ditugu, eta, aldi berean, Zeberiokoa bezalako proiektu txikiak, udalerri txikien energia-beharrak energia-iturri berriztagarriak erabiliz betetzen laguntzen dutenak, energia-eraginkortasuneko irizpideak aintzat hartuta betiere.

Iraunkortasuna eta Inguu Naturala zaintzeko diputatuak energia iraultza sakon baten beharra azpimarratu du, eredu garbiago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko, energia berriztagarrien eta kontsumo-ohituren aldaketaren eskutik. Gainera, gogorarazi du Zeberioko District Heating-ari emandako laguntza Bizkaiko Foru Aldundiaren energia-eraginkortasunerako laguntza-programaren barruan sartzen dela. Amaia Antxustegik adierazi duenez, programa horren bidez 11 milioi euro baino gehixeago finantzatu ditugu 20214az geroztik udal eta mankomunitateen 295 ekimen.

Bestalde, Karlos Idirin alkateak adierazi du Zeberiok irmoki egin duela jasangarritasunaren eta ingurumena zaintzearen aldeko apustua. Zeberio landa-eremua da, eta laborantzarekin, aziendak haztearekin eta basoa zaintzearekin loturikoak izan dira beti bere ekonomia-iturriak. Ingurumena errespetatzea da gure lehentasunetako bat. Badakigu petroliotik eratorritako erregaiak erabiltzeak berotegi-efektua eragiten duten emisioak sortzen dituela eta airearen kalitatea okerragotzen duela. Biomasak, pellet formatuak, horixe aukeratu baita Zeberion, hurbileko lehengaia erabiltzen du, eta gertuko erregaia da, kanpoko energiarekiko dugun mendekotasuna murrizten du eta tokiko ekonomia bultzatzen du, enplegua sortzen baitu hurbileko inguruneetan, batez ere landa-eremuetan, adierazi du herriko alkateak.

Biomasa Euskadin

Biomasa da Euskadin gehien erabiltzen den energia-iturri berriztagarria. Beraz, materia ugaria da. Zuhaitzez estalitako Euskadiko baso-azalera handitzen ari da urtetik urtera, eta haren kudeaketak aukera ematen du zura helburu energetikoetarako aprobetxatzeko. 62,6 milioi metro kubiko baino gehiagoko zur-izakinak dauzkagu gure basoetan.

Euskadiko 2030 Energia Estrategian garatzen den ildoetako bat da egungo baliabideen eraginkortasuna eta aprobetxamendua sustatzea. Basogintza-sektoreak 400.000 hektarea inguruko azalera du, hau da, Euskadiko azaleraren % 55. Azken 40 urteetan bikoiztu egin dira zur-izakinak.

EEEk biomasa erabiltzea sustatzen du, familientzako, jabekideen komunitateentzako, udalentzako eta enpresentzako laguntza-programen bidez. Horretarako, diruz laguntzen dira galdara txiki eta handiak, oinarrizko iturri gisa biomasa erabiltzen duten district heating konexioak eta erregailuen ordez biomasa erabiltzen duten beste batzuen erabilera.

Energiaren bidea

Zeberiok, Euskadiko beste hainbat toki-erakundek bezala, Energiaren Euskal Erakundeak "Energiaren Bidea" ekimenaren bidez aitortutako energia-eraginkortasunarekiko eta energia berriztagarriekiko konpromisoa erakutsi du. Ekimen horrekin Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde guztietan barrena ibili zen, hain zuzen ere, euskal trantsizio energetikoari egindako ekarpena aitortzeko. Zeberioren kasuan, lurrun-sodiozko lanparen sistema tradizionaleko argiteria publikoaren ordez led-ak jarri ziren, eta eguzki-energia fotovoltaikoaren bidez kargatzen diren luminariak instalatu ziren gauez argia egiteko. Mugikortasunaren arloan, berriz, bizikleta elektrikoak erosi ziren.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...