2021(e)ko urriaren 23(a) 10:00

Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko jardunaldia antolatu du Azkue Fundazioak

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko jardunaldia

Bizkaiko 30 euskara teknikari batu dira bart Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskararen Etxean egindako jardunaldian, gazteen ikus-entzunezkoen kontsumo-ohituren berri izateko. Datuok Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiko kide Beatriz Narvaizaren eta Maialen Goirizelaiaren eskutik jaso dituzte.

Izan ere, Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa aztertu du 11 eta 23 urte bitarteko ia 3.000 gaztek osatzen duten panel baten bitartez. Ikerketa proiektua Applika+ programaren parte da, EHUk, EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak sustaturiko programa da eta helburua, besteak beste, gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa, ohiturak eta formatuak zeintzuk diren ezagutzea eta horietan sakontzea da.

Horrekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko Azkue Fundazioko zuzendari Iurdana Acasusok fundazioak gazteekin garatutako bi esperientzia azaldu ditu, biak ala biak ikus-entzunezko produkzioarekin, esparru digitalarekin eta euskararekin lotuta: Interneten eta Bizkaiko hainbat udalerritan garatzen den Bziber egitasmoa eta Bilboko Udalarekin lankidetzan egiten den Btuber proiektua. Azkue Fundazioaren xedea da euskara esparru digitalean sustatzea, eta bere jardunean arreta berezia jartzen du gazteengan.

Jardunaldia Alkarbiderekin lankidetzan egin da. Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea da.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...