2021(e)ko abuztuaren 02(a) 11:00

Bizkaiko herritarren iritziz arazo nagusiak susperraldi ekonomikoa eta enplegua bultzatzea eta osasuna dira

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Foru Aldundiaren kudeaketaren batez besteko balorazioa 6,10 puntukoa da eta proiektu estrategiko ezagunenak honako hauek dira: Guggenheim Urdaibai, itsasadarraren azpiko tunela, 2023an Tourreko etapa bat Bilbotik irtetea eta Eskuinaldeko bulebarra. Azken proiektu horiek dira, halaber, ezagutza-mailaren eta jasotzen duten batez besteko balorazioaren artean erlazio onena dutenak. Aurreko kasuetan bezala herritarren pertzepzioa ona da lurraldeko bizi-kalitateari dagokionez eta Foru Erakundeak urtero egiten duen iritzi publikoko azterlanean arlo horretan puntuazioa 7,73koa da 10 puntutik. Ekainaren 16tik 30era bitartean 3.000 telefono bidezko inkestaren bidez egin den azterlan honen arabera herritarren %76,3k uste du oraindik nahikoa geratzen dela pandemiak sortutako egoera gainditzeko, eta bakarrik %3k uste du erabat gaindituta dagoela. Inkestan jasotako hauteskunde-prospekzioaren arabera EAJ-PNVk eta EH-Bilduk ordezkari bat gehiago lortuko lukete Bizkaiko Batzar Nagusietan, PSE-EEk bere ordezkaritzari eutsiko lioke, Elkarrekin Podemos taldea 6tik 4ra jaitsiko litzateke eta PPk gaur egun dituen 2ordezkariekin jarraituko luke.

Aurreko kasuetan bezala, herritarren pertzepzioa altua da lurraldeko bizi-kalitateari dagokionez eta Foru Erakundeak urtero egiten duen iritzi publikoko azterlanean arlo horretan puntuazioa 7,73koa da 10 puntutik. Azterlan honek jasotzen du, halaber, inkestari erantzun diotenek arazo nagusitzat hartzen dituztela jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea (%68) eta osasuna (%41,4); azken iritzi hau ohikoa baino eskala askoz handiagoan azaldu da pandemiaren ondorioz.

Landa-lana 3.000 telefono bidezko inkestaren bidez egin zen ekainaren 16tik 30era, eta beste datu batzuk ere ematen ditu, hala nola lurraldearen egoera ekonomikoaren balorazioa (6,16 puntu) eta 10 puntutik 5,44 lortzen dituen enpleguarena. Halaber, azterlanak herritarrek gobernuan dauden erakundeei dagokienez duten konfiantzari buruz galdetu du; balorazio horretan euskal erakundeek (6,09 puntu Eusko Jaurlaritzak; 6,08 puntu Bizkaiko Foru Aldundiak; eta 6,05 puntu udalek) eta Europak (5,02 puntu) gainditu egiten dute herritarren azterketa eta, ordea, suspenditu egiten du Espainiako Gobernuak, 4,34ko nota jaso baitu.

Herritarrek Aldundiarengan adierazten duten konfiantza foru erakunde honen kudeaketari buruz egiten duten balorazioaren antzekoa da, nahiz eta azken hori altuagoa izan: 10etik 6,21 puntu. Eta kudeaketa horren barruan, Bizkaian bizikletaz ibiltzeko bidegorriak sortzeak, ahal denean lurraldera ekitaldiak erakartzeak, berrikuntza eta tokiko merkataritzaren digitalizazioa bultzatzeak edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeak 6,02 eta 6,12 bitarteko batez besteko puntuazioak jasotzen dituzte eta, beraz, marjina horien barruan kokatzen dira. Apur bat atzerago azaltzen dira zerga-bilketa eta izapideak eta kudeaketak egiteko erraztasuna, 5,28 eta 5,49 puntu arteko notekin, hurrenez hurren.

Azterlan soziologiko honetan parte hartzen duten pertsonek Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketaren lehentasunezko gunetzat jo dituzten kudeaketa-esparruen artean honako hauek identifikatzen dira: langabeziaren, desberdintasunaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak babestea eta zaintzea, eta enpresa-lehiakortasuna eta ekintzailetza babestea. Horiekin batera nabarmentzen dira, besteak beste, mugikortasuna eta garraioa, osasuna, etxebizitza eta herritarrentzako arreta - azken gai hori izapideak eta kudeaketak errazteari dagokionez aipatzen da-.

Foru Erakundeak ezarritako proiektu estrategikoei buruz galdetuta, inkestan parte hartu dutenen iritziz honako hauek dira ezagunenak, hurrenkera honetan: Guggenheim Urdaibai, itsasadarraren azpiko tunela, 2023ko Tourreko etapa baten irteera Bilbotik eta Eskuinaldeko bulebarra. Proiektu horiek dira, halaber, ezagutza-mailaren eta jasotzen duten batez besteko balorazioaren artean erlazio onena dutenak.

Unai Rementeria, Ahaldun Nagusia, ezaguna da inkestan parte hartu duten pertsonen %76,6arentzat eta batez besteko 6,05 puntuko balorazioa eman diote.

Covid-19aren eragina

Iaz ere gertatu zen bezala, azterlan soziologikoak pandemiari eta pandemiaren inguruan sortutako egoerari buruzko atal bat du. Gau honi dagokionez Bizkaiko herritar gehienek (%76,3) uste dute oraindik nahikoa geratzen dela egungo pandemia-egoera gainditzeko. %3k soilik uste du egoera erabat gaindituta dagoela, eta %18,5aren iritziz egoera ez dago inola ere gaindituta.

Alde horretatik bi pertsonatik batek (%50,5) uste du ez dela oso gertagarria datozen hilabeteetan pandemiaren aurreko egoeraren normaltasunera itzultzea eta, ordea, %34,1ek uste du nahiko edo oso gertagarria dela.

Gizarteak pandemia honi aurre egiteko emandako erantzun bateratuari dagokionez, azterlanean parte hartu dutenek 5,99 puntuko nota eman diote; kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiak eremu horretan egindako kudeaketak 6,12 puntu jaso ditu.

Azterlanak, halaber, galderak egin dizkie COVID-19ak enpleguan eta erantzuleen aldartean duen eraginari buruzko inkestei erantzun dieten pertsonei. Lehenengo gaiari dagokionez, %42,1ek uste du ez dagoela enplegua galtzeko arriskuan pandemiaren eraginaren ondorioz, eta arrisku hori benetakoa dela uste dute lanean ari direnen %11k. Herritarren gogo-aldartearen mapan, beste alde batetik, hainbat emozio nabarmentzen dira, hala nola kezka (elkarrizketatutako pertsonen %66,1 pandemiaren aurretik baino kezkatuago sentitzen da) eta nekea (%54,5). Era berean, herritarren artean areagotu egin da aspergarritasunaren (%44,6) eta haserrearen (%43,8) pertzepzioa, COVID-19aren aurreko egoerarekin alderatuta.

Hala ere, Bizkaiaren etorkizun hurbilari dagokionez baikortasun-maila 6,59 puntukoa da batez beste.

Hauteskunde-prospekzioa

Azterlan honetan jasotako hauteskunde-prospekzioak EAJ-PNVren boto-asmoaren igoera jasotzen du, bi puntu baino gehixeago haziko litzatekeelako 2019ko maiatzeko hauteskunde-emaitzekin alderatuta, eta %45,5eko ehunekora iritsiko litzateke. EH Bilduk antzeko hazkundea izango luke, %19,9tik %21era. Gainerako alderdi politikoen kasuan boto-asmoen ehunekoak behera egingo luke (PSE-EE, %16,6tik %15era; Elkarrekin Podemos, %10,6tik %9,1era; eta PP, %6,7tik % 6,4ra).

Inkestan parte hartu dutenek adierazitako boto-asmo horrekin, Bizkaiko Batzar Nagusien osaera honela geratuko litzateke:

  • EAJ-PNVk 26 batzarkide lortuko lituzke (2019an baino bat gehiago).
  • EH Bilduk 11 izango lituzke (orain baino bat gehiago).
  • PSE-EEk orain dituen 8 batzarkideak berdinduko lituzke.
  • Elkarrekin Podemos gaur egungo 6tik 4ra jaitsiko litzateke.
  • PP 2 ordezkarirekin mantenduko litzateke.
  • Eta Ciudadanos eta Vox Ganbera honetatik kanpo geratuko lirateke berriro.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...