2021(e)ko maiatzaren 13(a) 18:01

Bizkaiko 40 museo baino gehiagok euren buruak berrasmatzen dituzte Museoen Nazioarteko Egunean era berezi eta paregabean agertzeko

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundia "Benetan Berezia" ekimenaren buru da Museoen Nazioarteko Egunean, eta Bizkaiko 41 museok era guztietako esperientziak eskainiko dituzte bi astez. www.museoeneguna.eus webguneak modu ezberdinean erakusten ditu lurraldeko museoak eta jendea museo guztiak bisitatzera animatzen du Bizkaiko museo-eskaintza osoa ezagutzeko.

Museoen nazioarteko eguna

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko museoekin batera, Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzak 18) ospatzeko ekimena bultzatu du aurten ere. Oraingo honetan, ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseilua) Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berriz imajinatzea gaia ezarri du eta, ildo horretan, Foru Erakundeak Benetan Berezia ekimena jarri du martxan.

Neurri berezi gisa, aurten Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko programazioak bi asteko iraupena izango du bisitariek museoetara hurbil daitezen eta ospakizunaren inguruan antolatutako jarduerez gozatzeko aukera izateko. Hala, ekimena bi astez egongo da martxan, baina museoak ikusgai egongo dira, modu berezian, www.museoeneguna.eus webgunean urte osoan zehar.

Lorea Bilbaok, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, aurkeztu du ekimena, Bizkaikoaren zuzendariarekin eta museoetako ordezkari batzuekin batera. Bilbaok azaldu duenez, Benetan Berezia Bizkaiko museoek eskaintzen dizkiguten esperientzien erakusleiho izatea nahi dugu. Ezohiko esperientzia moduan sorpresaz betetako bi aste izango dira. Diputatuak honakoa gaineratu du: Bi aste hauek, maiatzaren 18aren ingurukoak, herritarrek lurraldean dagoen museo-aberastasuna deskubritzeko, ezagutzeko, harritzeko eta Bizkaiko museo bakoitzaz berriro gozatzeko kakoa izatea nahi dugu.

www.museoeneguna.eus webgunearen bidez lurraldea Bizkaiko Museo Handi bat gisa erakusten da, bertoko 41 museoz osatua, gaika banatutako esperientziak eskaintzen dituena: Historia, Industria, Itsasoa, Artea, Natura eta Sentimendua. Bisitariak museo bakoitzaren alderdiak modu ezberdinean ezagutuko ditu; kasu batzuetan aurretik erakutsi ez diren piezak ezagutu ahal izango dira edo dagoeneko erakusten dena modu ezohikoan ikusi ahal izango da.

Bizkaiko museoek esperientzia berria eskainiko dute bi astez, maiatzaren 16tik aurrera, museoak bisitatzeko esperientzia berria dena. Bisitariak gustukoen duen ibilbide tematikoa aukeratu ahal izango du, eta museoak ezagutu eta bisitatu ahala, fisikoki edo digitalki, zigiluak lortuko ditu, horretarako diseinatutako ibilbide museistikoak osatzeko. Museoan bertan bisita bereziak eskaintzeaz gain, museoek euren etorkizunari begira lantzen duten erronka digitalari erantzunez, Benetan Bereziaren bidez museo guztiek online erakusten dute edukiaren zati bat.

www.museoeneguna.eus webgunean Museoen Nazioarteko Eguna dela-eta egingo diren jarduera edo erakusketa bereziak biltzen dira. Webgune horren bidez museoetako bakoitzera jo daiteke informazio guztia eskuratzeko.

Museoen Nazioarteko Eguna 2021

"Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berriz imajinatzea" da 2021eko maiatzaren 18an ospatzen den Museoen Nazioarteko Egunaren gaia.

2021eko Museoen Nazioarteko Egunak museoei, bertako profesionalei eta komunitateei dei egiten die sortzeko jardunbide berriak, kultura-erakundeentzako negozio-eredu berriak eta egungo gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronkak konpontzeko irtenbide berritzaileak sortu, imajinatu eta parteka ditzaten.

Parte hartzen duten Museoak

Aurtengo edizioan, Bizkaiko hogeita sei udalerritako berrogeita bat museok bat egin dute ospakizunarekin: Bilbon, Arkeologi Museoa, Athletic Club Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Bilboko Berreginen Museoa, Itsasmuseum Bilbao, Museo de Arte Sacro-Eleiz Museoa Bizkaia, Euskal Museoa, Euskal Jeltzaletasunaren Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Pasio-Irudien Museoa, Museo Taurino de Bilbao eta Euskararen Etxea, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena), Txakolingunea (Bakio), La Encartada Fabrika-Museoa (Balmaseda), C.I. Pasión Viviente de Balmaseda, Museo de la Historia de la Villa (Balmaseda), Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa (Berango), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Ekoetxea Urdaibai (Busturia), Antzasti Euskaldunon Etxea (Dima), Arte eta Historia Museoa Durangon, San Balentin Berrio-Otxoakoaren Museoa (Elorrio), Loizaga Dorrea (Galdames), Urdaibai Bird Center (Gautegiz Arteaga), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Bakearen Gernikako Museoa, Bizkaia Zubia (Getxo), Antzinako Dolomiten Fabrikako Museoa (Karrantza), Santimamiñe (Kortezubi), Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoa (Leioa), "Andrés de Urdaneta" Historia Naturalaren Museoa (Loiu), Hontza Museoa (Mañaria), El Pobal Burdinola (Muskiz), Orozkoko Museoa, Plasentia de Butrón Museoa (Plentzia), Rialia-Museo de la Industria (Portugalete), Centro de interpretación de la técnica de pesca Agurtza (Santurtzi), Centro de Interpretación Santurtzi Itsasoa Interpretazio Zentroa, Enkarterriko Museoa (Sopuerta) eta Simón-Bolívar Museoa (Ziortza-Bolibar).


Argazkiak


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...