2021(e)ko apirilaren 08(a) 13:05

`Ura bere bidean´: hamalau euskal talde BOSekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Askotariko estilo eta belaunaldietako euskal artistak batuko dira Fernando Velázquez zuzendariak euskaraz sortutako gai berrien bertsio sinfonikoak interpretatzeko. Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak artista parte-hartzaileekin batera ibiliko dira “Ura bere bidean” ekimena osatuko duten hamalau musika-gaietan. “Ura bere bidean” pandemia-garaian sortutako musika-proiektu berritzaile bat da, eta Fair Saturday Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu dute Laboral Kutxaren laguntzarekin.

Ura bere bidean

Aste honetan "Ura bere bidean" proiektua grabatzen ari dira Euskalduna Jauregian. Musika-proiektu berezi bat da, eta hamalau euskal taldek bertan parte hartuko dute euskarazko gai ospetsuen bertsio sinfoniko berriak jotzeko, Fernando Velázquez konpositore getxotarraren eskutik.

Euskara, Kultura eta Kirol diputatua den Lorea Bilbaok gaur goizean aurkeztu du "Ura bere bidean" proiektua, eta Fair Saturday Fundazioko zuzendaria den Jordi Albareda, Laboral Kutzako Komunikazio zuzendaria den Marije Etxaniz eta Fernando Velázquez konpositorearekin batera egin du.

Honako hau azaldu du Lorea Bilbaok: Proiektu berezi bategaz gatortzuez gaur, emozioak astintzen dituen proiektu horreitariko bategaz, talentuz jositakoa, musikarekin lotutakoa, eta musikaren barne estilo, genero eta eginkizun desberdinen uztardurarekin. Proiektua une honetantxe ari da garatzen, abestien grabaketa egiten ari da, ernetzen ari den hazia dela esan dezakegu, eta ekainetik aurrera ernalduko da, proiektua osorik bukatuta orduantze aurkeztuko dogu. Diputatuak gaineratu du `Ura bere bidean´ proiektuaren helburua zera da: geurean errotutako musika proiektua lau haizetara astintzea, kantu, doinu, melodia ezagunak beste modu batera aurkeztea eta hedatzea, euskarazko abesti nabarmenen ikuspegi sinfoniko berria sortzea, aldi berean belaunaldi eta musika estilo ezberdinak elkartuz. Publiko orokorrari eskaintza ezaguna modu ezezagunean aurkeztea, ilusioa berpiztea, sentipenak helaraztea, kantuak burura ekartzen dietenea beste modu batera bizitzeko aukera ematea. Musikaz gozatzea, lehengoa eta oraingoa baina nabarmen desberdin bizitzera gonbitea luzatzea.

Horri dagokionez, 2020. urtearen amaieran sortutako lehenengo ideien ostean, "Ura bere bidean" proiektua berritzailea jaio zen. Fair Saturday fundazioko kide Jordi Albaredak esan duen bezala, proiektu ederra da, eta bertan gure bizitza osoan hurbil eduki eta edukiko ditugun zenbait belaunalditako artistak ari dira; eskerrak eman behar dizkiegu arrazoi askorengatik, zorigaitzeko pandemia honetan itxaropena eta emozioak sortzeagatik eta gutako askorentzat duten balioagatik.

Urte hasieratik Fernando Velázquez konpositoreak euskarazko hamalau gai birmoldatu ditu, eta artista ospetsu batzuk gai horiek BOS-Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera grabatzen ibili dira. Hain zuzen ere, hauxe izango da artista parte-hartzaileekin antolatu den azken grabaketa-astea. Bestalde, Euskalduna Jauregiko auditoriumean gai guzti-guztien bideoklipak grabatu dituzte.

Artista eta euskal talde hauek parte hartu dute: Hertzainak, Doctor Deseo, Gatibu, Su Ta Gar, Mikel Urdangarin, La Oreja de Van Gogh, Sua, Huntza, Olatz Salvador, Mabü, Idoia, En Tol Sarmiento, Zea Mays edo El Drogas. 70ko hamarkadaren ondorengo gaiak interpretatu dituzte, Laboa, Lete, Lertxundi, Martikorena, Imanol eta Berzaitz artistenak, esaterako… bai eta parte hartu duten talde batzuen gaiak ere.

Fair Saturday Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dute "Ura bere bidean" proiektua, Laboral Kutxaren laguntzarekin batera. Lankidetza publiko-pribatua ezinbestekoa izan da ideia egia bihurtu ahal izateko. Laboral Kutxako Komunikazio zuzendari Marije Etxanizek honako hau adierazi du: Kontuan eduki behar da zein garrantzitsua den gaur egun kulturaren arloko proiektuak sustatzea eta haietan parte hartzea; "Ura bere bidean" proiektuak argi erakusten du euskal kultura sendo dagoela. Seguruenik, ez zen aldirik hoberena, ez eta egokiena ere. Eta pentsatzekoa da hemendik aurrera ere arazoak izango direla. Baina euskal kulturak merezi duen lekua edukiko du beti.

Ekainean aurkeztuko dira "Ura bere bidean" proiektua eta horren inguruko xehetasun eta gai guztiak. Era berean, lanean ari dira urte amaieran Gora Bihotzak kontzertuaren bigarren edizioa agertokietara igotzeko, zeina lehenengo aldiz Euskalduna Jauregian antolatu zen 2020ko abenduaren 12an.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...