2018(e)ko azaroaren 19(a) 11:45

Gizarte erakundeek Aldundian sartuko diren adimen-desgaitasuna duten pertsonen laneratzean lagunduko dute

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak eta APNABI-Autismo Bizkaia, Gaude, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioa eta Lantegi Batuak erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute LEP gainditu ostean foru erakundera mendeko langile gisa txertatuko diren adimen-desgaitasuna duten bost pertsonen laneratzea errazteko. Pertsona horiek euskal erakunde batek lehen aldiz beren-beregi adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako erreserbatzen dituen plazak beteko dituzte hautatzeko prozesu zehatz eta berritzaile bat pasa ostean. Erakunde sinatzaileetako langileek banakako laguntza eta jarraipena eskainiko diote langile bakoitzari foru bulego ezberdinetan bere lanpostuan erabat txertatzen laguntzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta erakunde sozialen arteko hitzarmenaren sinadura

Bizkaiko Foru Aldundiak eta hirugarren gizarte sektoreko APNABI-Autismo Bizkaia, Gaude, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioa eta Lantegi Batuak erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute izena eman zuten enplegu publikorako eskaintza gainditu ostean urtarrilean foru erakundera mendeko langile gisa txertatuko diren adimen-desgaitasuna duten bost pertsonei laneratzeko prozesuan laguntzeko.

Hala, hautatzeko prozesua amaitzean eta pertsona horiek lanpostuan eta eginkizunen jardueran arrakastaz laneratzeko, kasu bakoitzean laguntza eta jarraipen pertsonalizatu eta indibidualizatua (enplegu lagunduaren metodologiaren barruan) eskainiko duen lan-prestatzaile baten laguntza izango dute.

Aipaturiko bost pertsonak beren lanpostuan funtzionario berri gisa txertatzeko xedea duen prozesu horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera egin du adimen-desgaitasuna duten pertsonen egiazko integrazio eraginkorrari dagokionez. Foru erakundea beren-beregi kolektibo horretako pertsonentzako xedaturiko plazak deitu dituen lehenengo euskal administrazioa bihurtu da.

Enplegu Publikorako Eskaintzak zerbitzuen langile kategoriako -mendeko lanpostua- 5 plaza betetzeko xedea zuen. Hori dela eta, foru erakundeak hautaketa-prozesu berritzaile bat jarri zuen martxan ad hoc. Horretarako, ezaugarri horiek zituen hautaketa-prozesu batera egokitzeko materialak eta testu espezifikoak sortu zituen. Pertsonen kolektibo horrekin lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeek uneoro aholkatu dute prozesua eta orain lanpostu berrietara egokitzen laguntzeko xedea duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

Era berean, eta aldez aurretik, laneko laguntza eskaintzeaz arduratuko diren langileek desgaitasuna duen pertsonaren laneratzea erraztera bideratutako sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak gauzatuko dituzte Foru Aldundiko langileen artean.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...