2018(e)ko azaroaren 13(a) 10:00

Bizkaian 2018an egindako alokatze turistikoei buruzko informazioa lortzeko eredua prestatu du Foru Ogasunak

Ogasuna eta Finantzetako Saila

• Alokatze turistikoetan bitartekari jarduten duten plataforma digitalek Foru Ogasunaren aurrean identifikatu beharko dituzte 2018ko ekitaldian etxebizitzak edo gelak alokatu dituzten pertsonak, bai eta jaso dituzten diru kopuruei buruzko informazioa eman ere. • José María Iruarrizaga Ogasun eta Finantzen diputatuak azpimarratu du neurri horrek indartu egiten duela Bizkaian hasi berria den eta gehienbat plataforma digitalen bitartez egiten den jarduera horren gaineko zerga-kontrola. • Foru Ogasunak jarduera horren tributazio egokiaren kontrolerako jarduketak egin izan ditu lehen ere: 2014. urtetik diru-sarrera horiek aitortu gabe zeuzkaten zergadunei 45 likidazio egin dizkie, guztira 66.251 eurokoak.

Aldundiak, foru dekretu baten bidez, Bizkaiko lurralde historikoan 2018ko ekitaldi honetan turismorako egin diren etxebizitza-errentamenduei buruz informatzeko betebeharra onetsi du. Betebehar hori errentamenduetako bitartekariei dagokie, hau da, higiezin-agentziei edo plataforma digitalei: berariazko informazio-eredu bat erabiliko dute etxebizitza turistikoen errentatzaileak Foru Ogasunaren aurrean identifikatzeko, higiezinaren jabeak izan zein ez, eta jarduera horren bitartez jasotako diru kopuruen berri emateko.
Erabilera turistikorako errentamenduetako bitartekariek datorren urtarrilean aurkeztu beharko diote Foru Ogasunari 179 eredu hori, 2018ko ekitaldiko informazio guztia bertan jasota. Beste datu batzuen artean, etxebizitzaren alokatze-datak eta alokatutako higiezinaren katastroko identifikazioa eman beharko dituzte. Ondorio horietarako, turismo helburuetarako etxebizitzatzat jotzen dira apartamentuak, estudioak, pisuak, txaletak, landetxeak, eraikuntza aurrefabrikatuak edo bed & breakfast motako ostatu emateko gelak, EAEko Turismoari buruzko uztailaren 28ko 13/2016 Legean ezarrita dagoen bezala.

Iruzur fiskalaren aurka

José María Iruarrizaga Ogasun eta Finantzen diputatuak esan duenez, etxebizitzen errentamendu turistikoei buruz informatzeko betebehar hori onartuta, Foru Ogasunak indartu egingo du iruzur fiskalaren gaineko kontrola gorantz datorren jarduera-sektore batean. Bizkaiko turismoaren hazkundeak eta etxebizitza pribatuetan turistei ostatu eskaintzen dieten plataforma digitalen sorrerak bultzada eman diote sektore horri.
Etxebizitzen errentatzaileek jardueraren bidez lortutako etekinak aitortzeko betebeharra duten arren, Foru Ogasunak egiaztatu ahal izan du ez dutela beti horrela egiten; izan ere, zenbait zergadun detektatu ditu, Foru Ogasunari mozkinak ezkutatzeaz gainera, lehia desleialean aritzen direnak turismoaren sektorean, desabantailan jartzen baitituzte euren zerga-betebeharrak betetzen dituzten lehiakideak.  
Foru Ogasunak jarduera horren tributazio egokia bermatzeko egin dituen jarduketetan 110 zergadun identifikatu ditu ustez etxebizitza turistikoak alokatuta lortu dituzten errentak aitortu ez dituztenak. Horietatik, 45 erregularizazio amaitu dira, 66.251 eurokoak guztira, 2014ko, 2015eko eta 2016ko ekitaldiei dagozkienak.

Errentamendu turistikoen zerga-tratamendua

Foru araudiak xedatzen duenez, higiezinen errentamenduaren bidez lortutako mozkinak zergapean daude, baina aplikatzen zaien karga-tasa aldatu egiten da zergadunaren diru-sarreren arabera, pertsona fisikoa bada, edo enpresa motaren arabera, pertsona juridikoa bada.
Partikularren kasuan, higiezinen errentamendu turistikoaren bidez lortutako etekin garbiak PFEZaren kargapean daude eta zerga horren likidazio oinarri orokorrari dagokion karga-tasa aplikatzen zaie. Etekin garbia kalkulatzeko, jasotako diru kopuruetatik deskontatzen dira jarduerarako beharrezkoak diren gastuak, ondasunak erosteko, zaharberritzeko edo hobetzeko maileguen interesen zenbatekoa barne. Halaber gastu gisa konputatu ahal izango da erabilerak edo denboraren joanak ondasunetan eragindako narriadura. Edonola ere, higiezin batek inoiz ezin izango du etekin garbi negatiborik eduki.
Sozietateen gaineko zerga ordaindu behar duten zergadunentzat, berriz, errentariak ordaindutako zenbatekoak kontabilitateko emaitzaren parte izango dira. Higiezina eskuratzeko beharrezkoak diren gastuak eta narriaduragatiko gastuak kendu ahal izango dituzte. Kasu horretan, zergaduna zer motatako entitatea den, dagokion karga-tasa aplikatu beharko da.

 

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...