2018(e)ko urriaren 03(a) 10:01

Paseoak “Oroimena berreskuratuz”

Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Saila

Hiriaren inguruan ertzak batuz emakumeen jaraunspenaren bidez. Ondarearen Europako Jardunaldien 2018ko edizioaren markoan antolatu diren jardueren barruko atala da.

Paseoak “Oroimena berreskuratuz”

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak, Ondarearen Europako Jardunaldien 2018ko edizioaren barruan egiten ari diren jardueren barruan "OROIMENA BERRESKURATUZ" paseoak antolatu ditu "Ondarea, Emakumearen Jaraunspena" izenburuarekin.

Gure herriak eta hiriak, gure geure bizitzen eszenatokia diren neurrian, historiaren lekukoak dira eta, emakumeen kasuan, askotan hori guztia isilarazi egin da. Jane Jacobs-en Paseoen estiloko ibilbide honetan taldean egiten da oinez ikuspegi kritiko eta eraikitzailearekin; azken mendean emakumeek toki adierazgarri batzuk erabiltzeko erari buruzko hausnarketa konpartituta egingo da, besteak beste itsasadarraren ertzak eta Bizkaia Zubia. Jarduera honen helburua gizartearekiko euren ekarpenen jaraunspenari eta hiri-esparruen talde eraikuntzari balioa ematea da.

Ibilaldiak urriaren 20, 23, 25 eta 27an egingo dira eta iraupena, gutxi gorabehera, bi ordukoa izango da; itsasadarraren ertzetatik egingo da Portugalete eta Areetan, Bizkia Zubiaren inguruan. Bilgunea Portugaleteko Plaza del Solarren dagoen kioskoa izango da eta jarduera generoan espezialistak diren Ane Alonso eta Eider Ayerdi arkitektoek dinamizatuta egongo da.

Paseo hauek Ondarearen Europako Jardunaldien 2018ko edizioaren barruan foru sailak antolatu duen bigarren jarduera dira; jardunaldi horien gai nagusia "Ondarea, Emakumearen Jaraunspena" da. Beste jarduera Lurralde Bizia II. Argazki Lehiaketa da; lehiaketa hau Bizkaia osoko zale guztiei irekita dago eta kamerekin emakumeek Bizkaiko Lurraldearen nortasun kulturalaren eraikuntzan duten jaraunspena eta zeregina jasotzeko aukera izango dute.

Guztira, egun eta ordutegi desberdinetan, lau ibilaldi antolatu dira, euskaraz eta gaztelaniaz, herritarren parte hartzea bideratzearen ondoreetarako. Data zehatzak hauek dira:

  • Urriak 20, larunbata, 11:00 - 13:00, (gaztelaniaz)
  • Urriak 23, asteartea, 11:00 - 13:00, (euskaraz)
  • Urriak 25, osteguna, 17:00 - 19:00, (gaztelaniaz)
  • Urriak 27, larunbata, 17:00 - 19:00, (euskaraz)

Arrazoi operatiboengatik paseo guztietan plazen gehieneko kopurua 20koa da eta derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Informazioa eta erreserbak:

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...