2018(e)ko maiatzaren 03(a) 09:32

Aldundiak laguntza emango die eraldaketa digitalari eta 11 startupi, BIEMH azokako BeDIGITAL ekimen berrian

Ekonomia Sustatzeko Saila

BeDIGITAL industriako eraldaketa digitalerako erreferentzia-foro bat izateko sortu da. Imanol Pradalesen esanetan: «Industriari irtenbideak emateko prozesu digitalak giltzarri dira arrakastarekin lehiatzeko merkatu globalizatu batean, non gero eta gehiago eskatzen den eta gero eta informazio hobea dagoen».

Imanol Pradales y Xabier Basañez

Bizkaiko 11 startupek erakusgai jarriko dituzte beren irtenbide digitalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren standean, Makina-Erremintaren Biurtekoaren barruan industriako eraldaketa digitalerako erreferentzia-foro gisa sortu den BeDIGITAL espazio berrian.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatu Imanol Pradalesek eta Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusi Xabier Basañezek aurkeztu dituzte BIEMH azokako ekimen berri honetan Aldundiak izango duen parte-hartzeari buruzko xehetasunak. Industria-hitzordu handi honek 30. edizioa du aurtengoa, eta 21 herrialdetako 1.510 erakusketari jasoko ditu BECeko 6 pabilioitan.

Pradalesek gogorarazi du aspaldi dagoela industriaren digitalizazioa Aldundiaren agenda estrategikoan. Ekimen berri honek aukera ezin hobea eskaintzen die industria-sektore estrategikoetan, adibidez, automozioan, makina-erremintan, energian eta ekipamendu-ondasunetan diharduten enpresei ezagutu ditzaten, modu praktikoan eta zuzenean, giltzak eta tresna egokiak eraldaketa digitalaren erronkari aurre egiteko. Halaber, honelako interakzio espazioei esker, aurrera egin daiteke digitalizazioaren erronka bizkortzen duten berrikuntza irekiko estrategietan; izan ere, guneok erraztu egiten dute irtenbide berrietarako beharrizanen eta beharrizanoi erantzuteko proposamen berrien arteko trukea

BeDIGITAL by BIEMH zuzenduta dago enpresetan iraultza digitalerako gakoak erabilita jardun industriala berrantolatzeko eta negozio-ereduak birdefinitzeko eginkizuna duten pertsonei. Xabier Basáñezek eta Imanol Pradalesek azaldu dutenez, errealitate birtual eta areagotua, fabrikazio-sistema integratuak, Big Data, hodeiko zerbitzuak, gauzen Internet eta fabrikazio gehigarriak, horiek guztiak prozesu digitalak dira, eta, prozesuok aukera ematen diete enpresei produkzioa bizkortu eta malgutzeko, energiak eta lehengaiak murrizteko eta bezeroekiko interakzioen jarioa arintzeko. Foru diputatuaren hitzetan: Laburtuta: horiexek dira giltzarriak arrakastarekin lehiatzeko merkatu globalizatu batean, non gero eta gehiago eskatzen den eta gero eta informazio hobea dagoen.

Pradalesek azaldu duenez, 2014an, Aldundiak Bizkaia Digitala abiarazi zuen, enpresei laguntzeko eremu anitzetan, Internet of Things (IoT) deritzonari esker eraginkortasuna hobetu , negozio-eredu berriak abiarazi eta kontsumitzailearengana hurbiltzeko aukera ematen dutenetan. 2014-2016 epealdian, 41 proiekturi eman zaie laguntza, aurreikuspen hauekin: 146 enplegu sortzea 3 urtean eta 17,6 milioi euro fakturatzea. Horretarako, 1,4 milioi euro inbertitu zuen Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak.

Ordutik hona, Bizkaiko Foru Aldundiak jarraitu du industriaren digitalizazioari laguntzen eta enpresen esku jartzen diren tresnetan berrikuntza bultzatzen. Foru diputatuaren esanetan, Aldundiak 2i programa martxan jarri zuen, berrikuntza eta inbertsioa sustatzeko, eta, haren bidez, industria digitalizatzeko proiektuei laguntzen zaie. Pradalesen berbetan, berrikuntza irekiko erremintak ere erabili dira; erreminta horien bidez eta erronka-dinamika batean oinarrituta, ahalegintzen da industriaren digitalizazio-beharrizanak tokiko eta nazioarteko startupsen eta ETEen proposamen teknologikoekin lotzen.


Argazkiak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...