2018(e)ko martxoaren 21(a) 11:05

Munduko 50 jatetxe onenak iragarriko diren gala ekainaren 19an egingo da Euskalduna Jauregian

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia

2018ko The World´s 50 Best Restaurants sariketa ospetsuak ekainaren 16tik 20ra hainbat ekitaldi hartuko dituela iragarri da. Unai Rementeria: “Plazer eta pribilegio bat da Bizkaiarentzat nazioartean hain itzal handia duen ekitaldi gastronomikoa gurean hartzea. Emozioz beterik gaude eta lan handia egiten ari gara aurtengo The World´s Best Restaurants sariketa berdingabea eta ahaztezina izan dadin. Bisitari guztiei bermatzen diegu etxean bezala sentituko direla gure artean”.

The World´s 50 Best Restaurants sariketaren urteko gala ekainaren 19an egingo da Euskalduna Jauregian. Hala adierazi dute gaur bertan sari ospetsu horien, gastronomiako Oscar sariak deritzenen, antolatzaileek, prentsa-ohar baten bitartez. Idatzi horretan esan dute Euskadi munduko helmuga gastronomiko onenetako bat dela, bertako sukaldaritza kultura aberatsa, jatetxe entzutetsu ugariak eta pintxo ospetsuak direla tarteko.

The World´s 50 Best Restaurantsek bere komunikatuan azpimarratu du aurten 5 egun iraungo duela Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatutako sariketak, eta hainbat chefek, sukaldarik, sommelierrek, hedabidek eta munduko gastronomia arloko iritzi-liderrek hartuko dutela parte horretan.

Ekainaren 16tik 20ra burutuko dira jarduera eta ekitaldi guztiak. Ekitaldi nagusia, munduko 50 jatetxe onenen zerrenda iragarriko den zeremonia, alegia, ekainaren 19an egingo da Euskalduna Jauregian. Ekitaldi horretan, harrera egingo da, alfonbra gorri eta guzti, bai eta ospakizun jaia ere, San Mamesen sariak banatu ondoren. Horrekin amaituko da ekainaren 17an Basque Culinary Centerren abiatutako programa ofiziala. Leku hori aukeratu da #50BestTalks izeneko hitzaldiak antolatzeko; hitzaldi horiek sukaldaritzako azken ordukoak eta joerak izango dituzte aztergai, eta nazioarteko chef nagusietako batzuek hartuko dute parte horietan.

The World´s 50 Best Restaurants delakoak artea eta gastronomia uztartuko ditu Bilboko Guggenheim museoan ekainaren 18an, edizio honetarako bereziki diseinatu den ekitaldi batekin. Egun horretan bertan The Chef´s Feast ospatuko da, munduko chef onenen urteko bilera pribatua. Afari hori programa ofizialeko klasiko bat da baina oraingoan sukaldariek benetako paisaia eta zapore bizkaitarrez gozatu ahalko dute; izan ere, chefek Atxondoko bailara zoragarrian euskal erretegi bat ezagutuko dute.

William Drewk, zerrenda egiten duen editore talde britainiarreko editoreak, azpimarratu nahi izan du sariak Europara itzuli direla, zehazki, munduko helmuga gastronomiko handi horietako batera: New Yorken eta Melbournen egin diren The World´s 50 Best Restaurants sarien azken edizioen ostean, erabat hunkituta gaude Europara itzuli garelako gure ekitaldi programa Bizkaian egiteko, non eta munduko helmuga gastronomiko onenetako batean. Ekainean Bilbo izango da, zalantzarik gabe, janari onaren eta jatetxe inspiratzaileen zaleentzako tokirik egokiena.

Bizkaiko ahaldun nagusiak, Unai Rementeriak, bere aldetik, edizio hau paregabea eta ahaztezina izango dela ziurtatu du: Plazer eta pribilegio bat da Bizkaiarentzat nazioartean hain itzal handia duen ekitaldi gastronomikoa gurean hartzea. Emozioz beterik gaude eta lan handia egiten ari gara aurtengo The World´s Best Restaurants sariketa berdingabea eta ahaztezina izan dadin. Bisitari guztiei bermatzen diegu etxean bezala sentituko direla gure artean. Lurralde txiki honetan gastronomia plazera izateaz gain, kultura ere bada. Euskal sukaldaritza herri gisa ditugun balioen ispilua da. Tradizioaren, errespetuaren eta kalitatearen arteko nahasketa bat da. Eta, sukaldean bezala, euskaldunok kalitatearen eta ganoraz egindako gauzen alde egiten dugu. Harrera egiteko irrikan gaude.

Mundu osoko chef, sukaldari, babesle, kritikari, kazetari eta influencer ugari bilduko dira Bizkaian nazioarteko eragin eta hedapena izango duen ekitaldi horrek irauten duen bitartean. Gainera, guztiek programa ofizialetik kanpo dauden jarduerez gozatu ahalko dute, hala nola, Euskadiko paisaia zoragarriak, euskal kultura eta tokiko produktuen aberastasuna ezagutu eta sentitu.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...