2017(e)ko maiatzaren 25(a) 19:45

Laespada: “Lanbide Heziketaren talentu ekintzailea behar dugu”

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Enpresari sarien ekitaldia gaur arratsaldean egin da, eta Lanbide Heziketako ikasleen hamar proiektu ekintzaile onenak saritu dira. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak garatu du Enpresari programa, DEMA agentziaren bitartez.

Teresa Laespada, Enpresari.

"Aldundiaren eta DEMAren laguntza izango duzue; izan ere, zuen alboan egongo gara zuen erronka ekintzaileei erantzuteko".

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatua den Teresa Laespadak gizarte honetan Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasleen talentu ekintzailea behar dugu azpimarratu du gaur.

Diputatuak adierazpen horiek egin ditu gaur arratsaldean Bilboko Zorrotzaurren dagoen Pabilioi 6an ospatutako Enpresari sarien ekitaldian, non gure lurraldeko Lanbide Heziketako hamar proiektu ekintzailerik onenak aintzatetsi diren.

Sail hau arduratu da Lanbide Heziketan kultura ekintzailea sustatzeko Enpresari programa garatzeaz, eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bitartez egin du.

Laespadak hauxe gogoratu digu: etenik gabeko presazko garaiak bizi ditugu, non ia-ia aldaketa den gure konstante bakarra, eta bertan paradoxa bat gertatzen zaigu, hau da, gure gauzarik ziur ia bakarra ziurtasunik eza da. Ildo horretatik, aitortu du garai hauetan mehatxuak agertzen zaizkigula, baina aukerak ere bertan ditugula, hurbil eta eskura. Zuen talentua, zuen sormena eta ideia zein proiektu berriak bideratzeko duzuen gaitasuna behar ditugu. Zuen ametsak behar ditugu... Eta, gainera, hori ahalbidetzen duen ingurua sortzeko ardura geure gain hartu behar dugu erakundeok . Eta sinets iezadazue, lanean ari gara. Aldundiaren eta DEMAren laguntza izango duzue; izan ere, zuen alboan egongo gara zuen erronka ekintzaileei erantzuteko, gehitu du.

SARIDUNAK

Lehen saria Zabalburu Ikastetxeko ikasleen ‘Lauburu 05’ proiektuak irabazi du, edarietan substantzia estupefazienteak daudela hautemateko sortu dutena. Bigarren saria Leioako Ostalaritza Eskolako irakasleek irabazi dute ‘Fondos y Salsas’ izeneko proiektuarekin, jatetxeei banatzeko hondoak eta saltsak egitea xede duena. Hirugarren saria Bilboko Gurutze Gorriaren Lanbide Heziketako Eskolako ikasleek irabazi dute ‘Alfagarbi’ proiektuarekin, eta hain zuzen ere anbulantziak garbitzeko eta desinfektatzeko sistemaren aldeko apustua izan da.

Gainerako sariak honako hauek jaso dituzte: Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa, Tartanga LHII, Txurdinaga LHII, Harrobia Ikastola, Nicolás Larburu LHII, San José de Calasanz Ikastetxea eta San Jorge LHII.Lehiaketaren helburua da Lanbide Heziketako zikloetako irakasle zein ikasleen artean kultura ekintzailea bultzatzea, enpresa bat sortzea autoenplegurako eta laneratzeko aukera baliogarri gisa ikus dezaten.

Aurtengo deialdian 200 ideia baino gehiago aurkeztu dira, eta 500 ikasle baino gehiago arduratu dira horiek defendatzeaz. Horietatik 50 hautatu dituzte proiektu gisa gara zitzaten. Azkenean, 50 ideia horietatik, Enpresari 2016-2017ren aurtengo edizioan saria jaso duten 10 proiektuak irten dira.

Sari hauen bitartez, enpresa-proiekturik onena aurkezten dutenak aintzatesten dira, espiritu ekintzaile gehiago dutela eta enpresaren munduari begira gaitasunak hobeto garatzen dituztela erakutsi dutenak, alegia.

Hain zuzen ere, hauexek dira jasoko dituzten sariak: 1.500 euro lehenengo sailkatuarentzat, 1.200 euro bigarrenarentzat, 1.000 euro hirugarrenarentzat eta 500 euro gainerako zazpi proiektuentzat.


Argazkiak


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...