TXORIERRIK LOTURA BERRIA IZANGO DU AIREPORTUAREKIN ETA TEKNOLOGIA-PARKEAREKIN

TXORIERRIK LOTURA BERRIA IZANGO DU AIREPORTUAREKIN ETA TEKNOLOGIA-PARKEAREKIN

2020/12/30

Bizkaibus zerbitzuak jakinarazten du urtarrilaren 1etik aurrera A2153 lineak bere ibilbidea aldatuko duela; aireportura sartuko da, eta Zamudio, teknologia-parkea, Lezama eta Larrabetzu zeharkatuko ditu. Horrela, Txorierriko udalerriak aireportuarekin eta teknologia-parkearekin lotzeaz gain, bidaia ugari sortzen dituzten bi zentro horien arteko lotura ezarriko da.
 
Gaur egun, linearen maiztasuna ordubetekoa da lanegunetan, eta bi ordukoa asteburuetan. Hemendik aurrera, egunero ordubetekoa izango da.

Ordutegi berriak esteka hauetan kontsulta daitezke:

Informazio gehiago nahi izanez gero, zerbitzuaren bezeroarentzako arreta-zerbitzura jo, 946125555 telefonoan, edo, bestela, Bizkaibus zerbitzuaren webgunera.

Itzuli oharretara