
Bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
ALDAKETAK BERMEOK, BAKIOK ETA MUNGIAK BILBOREKIN DUTEN ZERBITZUAN - Bizkaibus
ALDAKETAK BERMEOK, BAKIOK ETA MUNGIAK BILBOREKIN DUTEN ZERBITZUAN
2020/12/30
Bizkaibus zerbitzuak jakinarazten du urtarrilaren 1etik aurrera A3527 Bilbao - Mungia - Bermeo linearen maiztasuna 30 minutukoa izango dela lanegunetan. Aldaketa horrek bi lineatan izango du eragina: batetik, A3518 Bilbao - Mungia - Bakio linean, Bakiotik irteteko ordutegiak aldatu egin direlako eta goizeko lehen orduko zerbitzuak indartu egin direlako, 30 minutuko maiztasuna izango dutelarik; bestetik, A3516 Bilbao - Mungia linean, ordubeteko maiztasuna izango duelako.Mungiako zerbitzuak, beraz, gaur egun eskaintzen den 15 minutuko maiztasunari eutsiko dio, hiru lineak konbinatuz: A3516, A3518 eta A3527.
Azkenik, jakinarazten da larunbat eta jaiegunetan egungo maiztasuna mantenduko dela.
Informazio gehiago nahi izanez gero, zerbitzuaren bezeroarentzako arreta-zerbitzura jo, 946125555 telefonoan, edo, bestela, Bizkaibus zerbitzuaren webgunera.
Ordutegi berriak esteka hauetan kontsulta daitezke: