2021(e)ko uztailaren 16(a) 11:00

Bilbao Bizkaiko turismoa arlo digitalean sustatzeko ekintzen aurkezpena

Ainara Basurkok, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak, eta Xabier Ochandianok, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak, turistak erakartzeko eta atzerriko turismoaren sektoreko enpresekin aliantzak sortzeko helburuarekin, Bilbao Bizkaia arlo digitalean sustatzeko ekimenak aurkeztuko dituzte datorren asteleheneko prentsaurrekoan.