2019(e)ko abenduaren 16(a) 11:16

Foru Ogasunak Batuzen ezarpenari buruzko informazioa emango du

José María Iruarrizaga Ogasun eta Finantzen foru-diputatuak eta Iñaki Alonso Ogasuneko zuzendari nagusiak ekonomia-jarduerak egiten dituzten Bizkaiko zergadunek Batuz ezartzen denean izango dituzten betebeharren berri emango dute.

Batuz sistemaren bidez, Foru Ogasunak modu integralean kontrolatuko ditu fakturazio-sistemak, salmentak ezkutatzea eragozteko. Era berean, zergadunei ematen zaien laguntza areagotuko da, Ogasunak zerga garrantzitsuenen aitorpenak egingo baitizkie enpresei eta autonomoei.