2018(e)ko azaroaren 14(a) 10:00

Bizkaia azaroaren 21ean eta 22an Europako teknologia irekien erakusleihorik handiena izendatuko da

Industrian, administrazio publikotan eta finantzetan aplikatutako teknologien abangoardia, bere garapenean edo aplikazioan nazioarteko liderrak diren enpresak eta sektoreko aditu ospetsuenak datorren azaroaren 21an eta 22an Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko dira, teknologia irekien inguruko Europako nazioarteko hitzordu garrantzitsuenetako batean: LIBRECON powered by CEBIT.

Foroak, aurten Deutsche Messe-ren eskutik urtero Hannoverren ospatzen den TIC-en nazioarteko azoka nagusia den CEBIT-en abalarekin kontatuz, Bizkaia erreferentziazko gunea bihurtu nahi du ekonomiaren sektore estrategikoetan eraldaketa digital nabarmena eragiten ari diren teknologia irekien edo kode irekia dutenen negozioaren hedapenerako eta sorrerarako.

Programa eta ospakizunaren xehetasunak hala nola Euskadiko sektorearen zifrak, erronkak eta bere hazkunde ikuspegia ezagutzera emateko helburuarekin, erakunde antolatzailetako (ESLE, ASOLIF) eta ospakizunaren erakunde sustatzailetako (Bizkaiko Foru Aldundia, SPRI Taldea, Bilboko Udala, CEBIT) ordezkariek prentsaurreko bat antolatu dute azaroaren 15eko 11.00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Liburutegian.

Partaideak:

  • Eneko Astigarraga, ESLE-ko (Euskadiko Teknologia Libreko Enpresen eta Ezagutza Irekiaren Elkartea) presidentea.
  • David Olmos, ASOLIF-eko (Software Libreko Enpresen Federazio Nazionala) presidentea.
  • Reinhold Umminger, Deutsche Messe-ko Key Account Management & International Sales-eko zuzendaria.
  • Ibone Bengoetxea, Administrazio Publikoko eta Erakunde Harremanetako foru diputatua.
  • Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguaren Arloko Zinegotzi Ordezkaria.
  • Aitor Cobanera, SPRI-ko Teknologia eta Berrikuntzare

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila